Apokalipsia 10:1-11

  • Aingeru boteretsu bat erroilu txiki batekin (1-7)

    • «Itxaroteko denbora amaitu da» (6)

    • Sekretu sakratua beteko da (7)

  • Joanek erroilu txikia jan (8-11)

10  Beste aingeru indartsu bat ikusi nuen zerutik jaisten hodei batez jantzita*, eta bere buru gainean ortzadar bat zegoen. Bere aurpegia eguzkia bezalakoa zen, eta bere hankak* suzko zutabeak bezalakoak. 2  Eskuan, zabaldua izan zen erroilu txiki bat zuen. Eskuineko oina itsasoan jarri zuen eta ezkerrekoa, aldiz, lurrean. 3  Orduan, ahots ozenez oihu egin zuen, lehoi batek orro egiten duen bezala. Eta, oihu egitean, zazpi trumoien ahotsek hitz egin zuten. 4  Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, esan zutena idaztear nengoen, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Isilpean gorde* zazpi trumoiek esandakoa, eta ez idatzi». 5  Itsasoan eta lurrean zutik ikusi nuen aingeruak eskuineko eskua zerurantz altxatu zuen 6  eta beti-betirako bizi denarengatik —zerua eta bertan dagoena, lurra eta bertan dagoena, eta itsasoa eta bertan dagoena sortu zuenarengatik— zin egin zuen, esanez: «Itxaroteko denbora amaitu da. 7  Izan ere, zazpigarren aingerua bere tronpeta jotzear egongo denean, dudarik gabe, Jainkoaren sekretu sakratua —bere zerbitzari profetei emandako berri onak— beteko da». 8  Eta zerutik zetorren ahotsak berriro hitz egin zidan, esanez: «Zoaz eta hartu irekita dagoen erroilua, itsasoan eta lurrean zutik dagoen aingeruaren eskuan dagoena». 9  Aingeruarengana joan nintzen eta erroilu txikia emateko eskatu nion. Eta berak erantzun zidan: «Tori erroilua eta jan. Zure sabelarentzat mikatza* izango da, baina zure ahoan eztia bezain gozoa izango da». 10  Beraz, aingeruaren eskutik erroilu txikia hartu eta jan egin nuen. Nire ahoan eztia bezain gozoa izan zen, baina tragatu ondoren, mikatza izan zen nire sabelarentzat. 11  Eta esan zidaten: «Berriz ere, herri, nazio, hizkuntza eta errege askori buruz profetizatu behar duzu».

Oharra

^ Edo «bilduta».
^ Lit. «oinak».
^ Lit. «Zigilatu».
^ Edo «mingotsa».