Saltatu edukira

Jehobaren lekukoak

Aukeratu hizkuntza Euskara

Jehobaren lekukoon bilerak

Ezagutu gure bilerak. Aurkitu gertuen duzun bilera-aretoa.

Bilatu gertuen duzun helbidea

Zer egiten da gure bileretan?

Jehobaren lekukoak astean bi aldiz elkartzen dira Jainkoa adoratzeko (Hebrearrei 10:24, 25). Edonor etor daiteke bilera hauetara. Bertan, Bibliak esaten duena aztertzeaz gain, ikasitakoa erabiltzen ere irakasten da.

Bilera hauetako atalik gehienetan entzuleek parte hartu dezakete, ikasgeletako solasaldien antzera. Bilerak kanta eta otoitz batekin hasten eta amaitzen dira.

Bileretara etortzeko ez duzu Jehobaren lekukoa izan beharrik; izan ere, nahi duen oro etor daiteke. Ez dago ordaindu beharrik eta ez da inoiz diru-bilketarik egiten.