Euskara
Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena
https://cms-imgp.jw-cdn.org/img/p/500900026/univ/art/500900026_univ_sqr_xl.jpg

Jesu Kristoren heriotzaren oroitzapena

2027​ko martxoak 22, astelehena

Jehobaren lekukoek urtero Jesu Kristoren heriotza oroitzen dute. Horrela, bere agindua jarraitzen dute: «Segi hau egiten nire oroimenez» (Lukas 22:19).

Ekitaldi honetara gonbidatzen zaitugu.

Ohiko galderak

Nor etorri daiteke?

Edonor, denak ongietorriak dira. Lagunak gonbidatu ditzakezu eta zure familiarekin etorri zaitezke.

Zenbat irauten du programak?

Ordubete inguru.

Non izango da?

Jarri harremanetan Jehobaren lekukoekin bertako informazioa jasotzeko.

Ba al dago ordaindu beharreko sarrerarik?

Ez.

Egiten al da diru bilketarik?

Ez. Gure bileretan ez dugu inoiz diru bilketarik egiten (Mateo 10:8).

Nola jantzi beharko lirateke gonbidatuak?

Araurik ez dagoen arren, Jehobaren lekukoak ekitaldi sakratuei errespetua erakusteko moduan janzten dira.

Nola egiten da Oroitzapena?

Hitzaldi animagarri bat ematen da. Honetan, Jesusen heriotzaren garrantzia aztertzen da. Gainera, Jainkoak eta Jesu Kristok guregatik egin zutenak nola lagundu ahal digun azaltzen da. Bilera kanta eta otoitz batekin hasten eta amaitzen da.

Noiz izango dira hurrengo Oroitzapenak?

2027: Martxoak 22, astelehena

2028: Apirilak 9, igandea

2029: Martxoak 29, osteguna