11. GALDERA
Zer gertatzen zaigu hil ondoren?
«Bere espiritua ateratzen da eta lurrera itzultzen da; egun hartan bertan pentsatzeari uzten dio».
146. Salmoa 4
«Biziek badakite hilko direla, baina hilek ez dakite ezer ere ez […]. Egin dezakezun guztia egin ezazu zure indar guztiekin, Hilobian, zu zoazen lekuan, ez dagoelako lanik, ez planik, ez ezagutzarik, ezta jakinduriarik ere».
Eklesiastes 9:5, 10
«[Jesusek] esan zuen: “Lazaro gure lagunak lo hartu du, baina banoa bera esnatzera”. Baina Jesusek Lazaro hilda zegoela esan nahi zuen. Dizipuluek, berriz, uste zuten Jesusek esan nahi zuela Lazaro lotan, atseden hartzen, ari zela. Orduan, Jesusek argi eta garbi esan zien: “Lazaro hil egin da”».

