14. GALDERA
Nola erabili dezakegu ondo dirua?
«Dibertitzea maite duenak pobrezian bukatuko du; ardoa eta olioa maite dituena ez da aberatsa egingo».
Esaera Zaharrak 21:17
«Eskatzen duena, uzten duenaren esklabo da».
Esaera Zaharrak 22:7
«Zuetako norbaitek dorre bat eraiki nahi badu, ez al da lehenengo gastuen kontuak ateratzeko esertzen, dorrea bukatzeko nahikoa ba ote duen ikusteko? Bestela, zimenduak eraikiko ditu, baina, agian, ezin izango du bukatu, eta ikusten duten guztiek barre egingo diote, esanez: “Gizon hau eraikitzen hasi da, baina ezin izan du bukatu”».
«Denak bapo eginda geratu zirenean, Jesusek bere dizipuluei esan zien: “Bildu soberan geratu diren zatiak; horrela, ez da ezer alferrik galduko”».

