5. GALDERA

Zein da Bibliaren gai nagusia?

«Zu eta emakumea elkarren etsai egingo zaituztet, zure ondorengotza eta emakumearen ondorengotza elkarren etsai egingo ditut. Berak burua zapalduko dizu, eta zuk orpoa zaurituko diozu».

Hasiera 3:15

«Zure ondorengotzaren bidez, lurreko nazio guztiek bedeinkapen bat lortuko dute, nire ahotsa entzun duzulako».

Hasiera 22:18

«Etorri dadila zure Erreinua. Egin dadila zure nahia, zeruan bezala, lurrean ere».

Mateo 6:10

«Laster, bakea ematen duen Jainkoak zuen oinen azpian zapalduko du Satanas».

Erromatarrei 16:20

«Gauza guztiak bere menpean jarritakoan, Semea bera gauza guztiak menpean jarri zizkionaren menpe jarriko da. Horrela, Jainkoa gauza guztiak izango da guztiontzat».

1 Korintoarrei 15:28

«Ba, promesak Abrahami eta bere ondorengotzari egin zitzaizkion […]: Kristori […]. Gainera, Kristorenak bazarete, orduan, Abrahamen ondorengotza zarete».

Galaziarrei 3:16, 29

«Munduaren erreinua gure Jaunaren eta bere Kristoren Erreinua izatera iritsi da, eta berak errege bezala aginduko du beti-betirako».

Apokalipsia 11:15

«Beraz, behera izan zen jaurtia herensuge handia, antzinako sugea, Deabru eta Satanas deitua, lurreko biztanle guztiak engainatzen ari dena; lurrera izan zen jaurtia bere aingeruekin batera».

Apokalipsia 12:9

«Harrapatu egin zuen herensugea, antzinako sugea, Deabrua eta Satanas dena, eta 1.000 urtez lotu zuen».

Apokalipsia 20:2