17. GALDERA

Nola izan dezakegu familia zoriontsua?

SENARRAK/AITAK

«Era berean, senarrek euren gorputzak bezala maitatu behar dituzte beraien emazteak. Bere emaztea maite duen gizonak bere burua maite du, zeren inork ez du inoiz bere gorputza gorrotatu, baizik eta elikatu eta maitasunez zaindu egiten du […]. Zuetako bakoitzak bere burua maitatzen duen bezalaxe maitatu behar du bere emaztea».

Efesoarrei 5:28, 29, 33

«Zuek, aitok, ez haserrearazi zeuen seme-alabak, baizik eta Jehobaren diziplina eta aholkuen arabera hezten jarraitu itzazue».

Efesoarrei 6:4

EMAZTEAK

«Emazteak errespetu sakona izan behar dio bere senarrari».

Efesoarrei 5:33

«Zuek, emazteok, errespetatu zeuen senarren autoritatea, Jaunaren dizipulu batengandik espero den bezala».

Kolosarrei 3:18

SEME-ALABAK

«Seme-alabok, obeditu zeuen gurasoak Jaunarekin bat eginda, hori justua baita. “Ohore eman aitari eta amari”. Hori da promes batekin batera datorren lehen agindua. Promesa hau da: “Arrakasta izan dezazun eta denbora luzez lurrean bizi zaitezen”».

Efesoarrei 6:1-3

«Zuek, seme-alabok, obeditu zeuen gurasoak gauza guztietan, horrek Jauna pozten baitu».

Kolosarrei 3:20