15. GALDERA

Nola izan gaitezke zoriontsuak?

«Hobe da maitasuna dagoen barazki platerkada bat, gorrotoa dagoen gizendutako zezena baino».

Esaera Zaharrak 15:17

«Ni, Jehoba, zure Jainkoa naiz, zure onerako irakasten dizudana, ibili behar duzun bidetik gidatzen zaitudana».

Isaias 48:17

«Zoriontsuak beraien behar espiritualaz konturatzen direnak, zeruko Erreinua beraiena baita».

Mateo 5:3

«Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala».

Mateo 22:39

«Besteek zuek tratatzea nahi duzuen bezalaxe, tratatu zuek ere besteak».

Lukas 6:31

«Zoriontsuak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!».

Lukas 11:28

«Pertsona batek gauza asko baditu ere, bere ondasunek ezin diote bizia eman».

Lukas 12:15

«Beraz, janaria eta arropa baditugu, egon gaitezen pozik gauza horiekin».

1 Timoteori 6:8

«Zoriontsuago izango zara ematean, jasotzean baino».

Eginak 20:35