Oseas 9:1-17
9 «Ez zaitez poztu, o Israel,ez alaitu beste herriak bezala.
Zeren prostituzioan* ibiltzeagatik zure Jainkoarengandik aldendu zara.
Prostituzioan ibiltzeagatik jasotako soldata, zereal larrain* guztietan jasotzen duzuna, gustatu zaizu.
2 Baina ez larrainak, ezta dolareak* ere, ez dizute jaten emango,eta ez duzu ardo berririk izango.
3 Ez duzu Jehobaren lurraldean bizitzen jarraituko;Efraim Egiptora itzuliko da,eta zikina dena jango du Asirian.
4 Hemendik aurrera, ez dituzue ardo eskaintza gehiago isuriko Jehobarentzat.Zuen sakrifizioak ez zaizkio gustatuko;
doluaren ogia bezalakoak dira:jaten duen edonor kutsatu egingo da.
Izan ere, beraien ogia beraientzat bakarrik da,eta ez da Jehobaren etxean sartuko.
5 Zer egingo duzue bildu beharreko egunean*,Jehobaren jaiegunean?
6 Begira! Ihes egin beharko dute, etsaia beraiek suntsitzera etorriko delako.
Egiptok bildu egingo ditu, eta Menfisek lurperatu.
Asunak* beraien zilarrezko gauza baliotsuen jabe izango dira,eta beraien kanpadendatan sasiak haziko dira.
7 Badator kontuak eskatzeko eguna,badator zigorraren eguna,eta Israelek jakingo du.
Beraien profeta zentzugabea izango da, eta inspirazioz hitz egiten duen gizona erotu egingo da.Zure akatsa sekulakoa denez, zure aurkako gorrotoa ere sekulakoa da».
8 Efraimeko zaindaria* nire Jainkoarekin zegoen.
Baina orain, bere profeten bide guztiak txori-ehiztariaren tranpak bezalakoak dira.Bere Jainkoaren etxean gorrotoa dago.
9 Korrupzioan guztiz murgildu dira, Gibeako garaian bezala.
Jainkoak beraien akatsa gogoratuko du eta beraien bekatuengatik zigortuko ditu.
10 «Israel aurkitu nuenean, basamortuan mahatsa aurkitzea bezala izan zen.
Zuen arbasoak ikusi nituenean, pikondo bateko lehenengo pikuak ikustea bezala izan zen.
Baina beraiek Peorreko Baalengana jo zuten;beraien burua gauza* lotsagarri horri eskaini zioten,eta maite zuten gauza hori bezain nazkagarri bihurtu ziren.
11 Efraimeko aintzak txori batek bezala hegan ihes egiten du;emakumeek ez dute haurrik, ez daude haurdun eta ez dira haurdun geratzen.
12 Seme-alabak hezten badituzte ere,kendu egingo dizkiet, seme-alabarik gabe gelditu arte; ez da bat bera ere geldituko.Bai, zoritxarrekoak beraiek nik bizkarra ematen diedanean!
13 Efrain belar berdeko zelai batean kokatuta zegoen, niretzat Tiro bezalakoa zen.Orain Efraimek bere semeak sarraskira bidali beharko ditu».
14 O, Jehoba, emaiezu eman beharrekoa:umea galtzen duen umetokia eta bular lehorrak*.
15 «Beraien gaiztakeria guztia Gilgalen azaldu zen eta, horregatik, beraiek gorrotatzen hasi nintzen.
Nire etxetik botako ditut beraien ekintza maltzurrengatik.
Ez ditut gehiago maitatuko;beraien buruzagi* guztiak burugogorrak dira.
16 Efrain lurrera botako dute.
Bere sustraiak lehortuko dira, eta ez du fruiturik emango.
Seme-alabarik izaten badu ere, bere sabeleko fruitu maitea hil egingo dut».
17 Nire Jainkoak baztertuko ditu,ez diotelako entzun;eta iheslariak izango dira nazioen artean.
Oharra
^ Edo «moralgabekerian; promiskuitatean».
^ Zereal burua jotzeko edo astintzeko erabiltzen den tokia. Hor bereizten dira zereal alea eta lastoa.
^ Mahatsa zapaltzen den tokiari egiten dio erreferentzia.
^ Edo «aurretik finkatutako jaiegunean».
^ Edo «Osinak».
^ Edo «zentinela».
^ Edo «jainko».
^ Edo «zimurrak».

