Oseas 2:1-23

  • Israel desleiala zigortua (1-13)

  • Jehobak berriro emaztetzat hartu (14-23)

    • «“Nire Senarra” deituko didazu» (16)

2  «Esaiezu zure anaiei: “Nire herria zara!*”. Eta esaiezu zure arrebei: “Zu zara errukia erakutsi zitzaion emakumea!*”.  2  Akusatu zuen ama, bai, akusatu,bera ez delako nire emaztea, ezta ni bere senarra ere. Ez luke gehiago prostituzioan* ibili beharko,eta adulterioa bere bularren artetik kendu beharko luke.  3  Bestela, larrugorritan utziko dut, biluzik, jaio zen egunean bezala.Basamortu bat bezala utziko dut,urik gabeko lurralde bat besterik ez da izango,eta egarriz hiltzen utziko dut.  4  Eta ez diet bere seme-alabei errukirik erakutsiko,prostituzioan ibiltzeagatik izandako seme-alabak baitira.  5  Izan ere, beraien ama prostituzioan ibili zen. Berak, beraiez haurdun egon zenak, modu lotsagarrian jokatu du, esan baitzuen:“Nire maitale sutsuen atzetik joango naiz,nire ogia eta nire ura, nire artilea eta nire lihoa,nire olioa eta nire edaria ematen didaten horien atzetik”.  6  Horregatik, bidea sasiz egindako hesi batekin itxiko diot;eta, bere bidea aurkitu ez dezan,harrizko harresi bat eraikiko dut.  7  Bere maitale sutsuen atzetik korrika joango da, baina ez ditu harrapatuko;beraien bila ibiliko da, baina ez ditu aurkituko. Orduan, esango du: “Nire lehenengo senarrarekin itzuliko naiz;zeren, garai hartan, orain baino hobeto bizi nintzen”.  8  Ez zuen ulertzen nik eman nizkiola zerealak, ardo berria eta olioa,baita zilar asko eta urrea ere,berak Baal adoratzeko erabili zituenak.  9  “Beraz, itzuli egingo naiz eta kendu egingo dizkiot nire zereala uzta garaianeta nire ardo berria mahats-bilketa garaian,eta kendu egingo dizkiot nire artilea eta nire lihoa, biluzik zegoen bere gorputza estaltzen zutenak. 10  Orain bere parte intimoak bere maitale sutsuen aurrean begi-bistan utziko ditut,eta ez du inork nire eskutik erreskatatuko. 11  Bere bihotza pozten duen guztiarekin amaituko dut;bai, bere jaiekin, bere ilargi berriekin, bere larunbatekin eta jai garai guztiekin amaituko dut. 12  Eta bere mahastiak eta pikondoak guztiz hondatuko ditut, haiei buruz esaten baitzuen: ‘Nire soldata dira, nire maitale sutsuek ordaindu zidatena’.Sasi bihurtuko ditut,eta animalia basatiek irentsiko dituzte. 13  Kontuak eskatuko dizkiot Baalen irudiei sakrifizioak eskaini zizkion egunengatik,eraztunekin eta bitxiekin apaindu ondoren bere maitale sutsuen atzetik korrika joaten zen egunengatik,nitaz ahaztu zen egunengatik”, dio Jehobak. 14  “Horregatik, niregana itzultzeko konbentzituko dut:Basamortura eramango duteta bere bihotza ukitzeko hitz egingo dut. 15  Handik aurrera, bere mahastiak itzuliko dizkiot,eta Akorreko bailara esperantzarako ate bihurtuko dut.Bertan, bere gaztaroan bezala erantzungo dit,Egiptotik atera zen egunean bezala. 16  Eta egun horretan”, dio Jehobak,“‘nire Senarra’ deituko didazu, eta ez didazu gehiago ‘nire Jabea*’ deituko”. 17  “Bere ahotik Baalen irudien izenak borratuko ditut,eta ez ditu beraien izenak gehiago gogoratuko. 18  Egun horretan, nire herriaren alde itun bat egingo dut zelaiko animalia basatiekin,zeruko hegaztiekin eta lurrean arrastaka ibiltzen diren animaliekin;herrialdetik arkua, ezpata eta gerra kenduko ditut,eta nire herria seguru bizitzeaz* ziurtatuko naiz. 19  Nire emazte egingo zaitut betirako,nire emazte egingo zaitut zurekin zuzentasunez eta justiziaz,maitasun leialez eta errukiz jokatzeko, 20  nire emazte egingo zaitut zurekin leialtasunez jokatzeko.Ni Jehoba naiz, eta benetan ezagutuko nauzu”. 21  “Egun horretan, nik erantzungo dut”, dio Jehobak,“nik zeruari erantzungo diot,eta zeruak lurrari erantzungo dio, 22  eta lurrak zerealei, ardo berriari eta olioari erantzungo die,eta beraiek Jezreeli* erantzungo diote. 23  Hazia bezala, Jezreel lurrean ereingo dut niretzat;eta errukia erakutsiko diot errukia erakutsi ez zitzaionari*;eta nire herria ez direnei* esango diet: ‘Zuek nire herria zarete’, eta beraiek esango dute: ‘Zu gure Jainkoa zara’”».

Oharra

^ Ikusi Os 1:9, oh.
^ Ikusi Os 1:6, oh.
^ Edo «moralgabekerian; promiskuitatean».
^ Edo «nire Baal».
^ Edo «etzateaz».
^ «Jainkoak hazia ereingo du» esan nahi du.
^ Ikusi Os 1:6, oh.
^ Ikusi Os 1:9, oh.