Oseas 14:1-9

  • Jehobarengana itzultzeko deia (1-3)

    • «Gure ezpainen fruitua eskainiko dugu» (2)

  • Israelen desleialtasuna sendatua (4-9)

14  «O, Israel, itzuli zaitez Jehobarengana, zure Jainkoarengana,zeren zure akatsen erruz erori zara*.  2  Itzuli zaitezte Jehobarengana, eta esaiozue:“Barkatu gure akatsak eta onartu gure gauza onak,eta gure ezpainen fruitua eskainiko dugu, zezen gazteak eskainiko bagenitu bezala.  3  Asiriak ez gaitu salbatuko. Ez gara zaldietan ibiliko,eta gure eskuekin egindakoari ez diogu gehiago esango: ‘O, gure Jainkoa!’.Izan ere, zu zara umezurtzari* errukia erakusten diozuna”.  4  Nik sendatuko dut beraien desleialtasuna. Neure borondatez maitatuko ditut,nire haserrea beraiengandik urrundu baita.  5  Ihintza* bezalakoa izango naiz Israelentzat;lirioa bezala loratuko da Israel,eta sustrai sakonak botako ditu, Libanoko zuhaitzenak bezalakoak.  6  Bere adartxoak zabaldu egingo dira,bere edertasuna olibondoarena bezalakoa izango da,eta bere usaina Libanokoa bezain goxoa.  7  Nire itzalpean biziko dira berriro. Zereala landuko dute eta mahastiari bezala kimu berriak aterako zaizkie. Nire ospea Libanoko ardoa bezalakoa izango da.  8  Efraimek esango du: “Ba al dut oraindik zerikusirik idoloekin?”. Nik erantzun egingo diot eta zaindu egingo dut. Hostoz betetako ipuru zuhaitz bat bezalakoa izango naiz. Zure fruitua niregandik etorriko da».  9  Nor da jakintsua? Ulertu ditzala gauza horiek. Nor da zentzuduna? Ezagutu ditzala. Izan ere, Jehobaren bideak zuzenak dira,eta bertatik ibiliko dira justuak direnak,baina bertan estropezu egingo dute bekatariek.

Oharra

^ Edo «estropezu egin duzu».
^ Edo «aitarik gabeko umezurtzari».
^ Edo «Garoa».