Oseas 4:1-19

  • Jehobaren kasu legala Israelen aurka (1-8)

    • Herrialdean ez dago Jainkoaren ezagutzarik (1)

  • Israel idolatra eta promiskuoa (9-19)

    • Prostituzioan ibiltzeko desirak bide txarretik eraman (12)

4  O, Israelgo herria, entzun Jehobaren mezua.Izan ere, Jehobak herrialdean bizi direnen kontra kasu legal bat dauka*,zeren herrialdean ez dago ez egiarik, ez maitasun leialik, ezta Jainkoaren ezagutzarik ere.  2  Juramentu faltsuak, gezurrak, hilketak,lapurretak eta adulterioak daude nonahi.Bai, pertsona bat bestearen atzetik hiltzen dute.  3  Horregatik, herrialdea doluan egongo daeta bertan bizi diren guztiak hilzorian.Zelaiko animalia basatiak eta zeruko hegaztiak,baita itsasoko arrainak ere, hil egingo dira.  4  «Baina inor ez dadila beste norbaitekin eztabaidan edo errietan* ibili,zeren zure herria apaiz batekin eztabaidan ibiltzen direnak bezalakoa da.  5  Horregatik, eguna argi-argitan dagoenean, estropezu egingo duzu;eta, gaua izango balitz bezala, profetak zurekin estropezu egingo du. Eta zure ama isilaraziko* dut.  6  Ezagutzarik ez dagoenez, nire herria isilaraziko* dut. Zuk ezagutza baztertu duzunez,nik ere nire apaiz bezala baztertuko zaitut.Eta zuk zure Jainkoaren legea* ahaztu duzunez,nik neuk ere zure semeak ahaztuko ditut.  7  Zenbat eta gehiago izan, orduan eta bekatu gehiago egiten zuten nire kontra. Beraien aintza umiliazio bihurtuko dut*.  8  Beraiek* nire herriaren bekatuez bizi dira,kodiziaz desiratzen dute herriak* akatsak egitea.  9  Gauza berbera gertatuko zaie herriari eta apaizari:Beraien jokabideagatik kontuak eskatuko dizkieteta beraien ekintzen arabera zigortuko ditut. 10  Jango dute, baina ez dira asetuko. Sexu moralgabekerian murgilduko* dira, baina ez dute haurrik izango,zeren ez diote inolako errespeturik erakutsi Jehobari. 11  Prostituzioak*, ardoak eta ardo berriakjendeari ongi dagoena egiteko gogoak kentzen dizkiote*. 12  Nire herriak egurrezko idoloei kontsulta egiten die,makil sinple batek* esaten diona egiten du;zeren prostituzioan ibiltzeko desirak bide txarretik eramaten du,eta bere prostituzioagatik ez du Jainkoaren menpe jarri nahi. 13  Mendi tontorretan sakrifizioak eskaintzen ditueta mendixketan sakrifizioak erretzen ditu.Hori haritzen, estorake* arbolen eta edozein zuhaitz handiren azpian egiten du,itzal ona ematen dutelako. Horregatik, zuen alabak prostituzioan ibiltzen diraeta zuen errainek adulterio egiten dute. 14  Ez diet konturik eskatuko zeuen alabei prostituzioan ibiltzeagatik,ezta zeuen errainei adulterio egiteagatik ere. Izan ere, gizonak prostitutekin joaten diraeta tenpluko prostitutekin sakrifizioak egiten dituzte.Horrelako herri zentzugabeak hondamendian amaituko du. 15  Nahiz eta zu, o Israel, prostituzioan ibili,ez dadila Juda errudun bihurtu! Ez etorri Gilgalera, ezta Bet-Abenera ere,eta ez egin zinik, honakoa esanez: “Jehoba bizi den bezain ziur!”. 16  Izan ere, Israel burugogortu egin da, behi burugogor baten antzera. Zainduko al du orain Jehobak artzain baten antzera, zelai zabalean, arkumetxo bat izango balitz bezala? 17  Efraim idoloei oso lotuta dago. Utziozu! 18  Garagardoa* amaitzen zaionean,sexu moralgabekerian murgiltzen da. Eta bere agintariak* desohorez maiteminduta daude. 19  Haizeak bere hegalekin inguratuko* du,eta berak lotsa sentituko du bere sakrifizioengatik».

Oharra

^ Edo «herrialdean bizi direnak auzitegietara eramango ditu».
^ Edo «agirika».
^ Edo «suntsituko».
^ Edo «suntsituko».
^ Edo «irakaspena».
^ Edo agian «Nire aintza propioa desohore bihurtu dute».
^ Edo «euren arimek». Ikusi Glosarioa, arima.
^ Hau da, apaizak.
^ Edo «prostituzioan murgilduko; promiskuoak izango».
^ Edo «Moralgabekeriak; Promiskuitateak».
^ Lit. «bihotza kentzen diote».
^ Edo «bere igarpen makilak».
^ Usain goxoko loreak dituen arbola mota bat.
^ Edo «gari-garagardoa».
^ Lit. «eskudoak».
^ Edo «aurretik eramango».