Oseas 7:1-16
7 Israel sendatzen saiatzen naizen bakoitzean,Efraimen akatsa ere begi-bistan geratzen da,baita Samariaren gaiztakeria ere.
Izan ere, besteak engainatzen ibiltzen dira;lapurrak etxeetan sartzen dira eta erasotzaile-taldeek kaleetan lapurtzen dute.
2 Beraiei ez zaie okurritu ere egin nik beraien gaiztakeria guztia gogoratuko dudala.
Beraien ekintzek inguratzen dituzte;nire begien aurre-aurrean daude.
3 Erregea pozten dute beraien gaiztakeriarekin,eta buruzagiak* beraien engainuekin.
4 Guztiak dira adulteroak.Su gorritan daude, okinak pizten duen labea bezala,masa egiten hasten denetik masa igotzen den arte sua bizitu beharrik ez duen labea bezala.
5 Gure erregearen egunean, buruzagiak* gaixotu dira:Ardoaren erruz haserre bizian daude.
Erregeak eskua eman die burlaka ibiltzen direnei.
6 Izan ere, hurbildu egiten dira bihotza su gorritan dutela, labe bat bezala*.
Okinak gau osoan egiten du lo;goizean, labea su gorritan dago, sugar bizi-bizi bat bezala.
7 Guztiak daude su gorritan, labe bat bezala;eta beraien agintariak* irensten dituzte.
Beraien errege guztiak erori dira;beraietako inork ez dit laguntza eskatzeko deitzen.
8 Efraim nazioekin nahasten da.
Efraim buelta eman ez zaion ogi borobil baten antzekoa da.
9 Atzerritarrek indarrak kendu dizkiote, baina berak ez du nabaritu.
Bere ileak zuriak dira orain, baina bera ez da konturatu.
10 Israelen harrokeriak bere aurka testigantza eman du,baina ez dira beraien Jainko Jehobarengana itzuli.Beraiei gauza guzti horiek gertatu arren, ez dira bere bila ibili.
11 Efraim uso inozente bat bezalakoa da, zentzu ona falta zaio*.
Egiptori laguntza eske deitu diote, Asiriarengana laguntza eske jo dute.
12 Edonora doazela ere, nire sarea zabalduko dut beraien gainean.
Behera botako ditut zeruko hegaztiak bezala.
Diziplinatu egingo ditut herriak* jasotako abisuen arabera.
13 A ze zoritxarra beraiena, niregandik ihes egin dutelako!
Jaso dezatela hondamendia, nire aurka bekatu egin dutelako!
Ni beraiek erreskatatzeko prest nengoen, baina beraiek niri buruz gezurrak esan dituzte.
14 Ez didate laguntza bihotz-bihotzez eskatu,nahiz eta beraien ohean aieneka geratu.
Zerealak eta ardo berria lortzeko, mozketak egiten zituzten gorputzean.Nire kontra jartzen dira.
15 Nahiz eta beraiei irakatsi eta beraien besoak sendotu,nire kontra daude, gaizki dagoena egiteko azpijokoan.
16 Beraien jokabidea aldatu zuten, baina ez hobea den zerbaitera*;ez ziren batere fidagarriak, ondo estututa* ez dagoen arkua bezala.
Beraien buruzagiak* ezpataz hilko dira euren mingain lotsagabearen erruz.
Horregatik egingo die jendeak burla Egipton».

