Oseas 5:1-15

  • Efraim eta Judaren aurkako epaia (1-15)

5  «Entzun hau, apaizok!Jarri arreta, Israelgo herria!Erne egon, erregearen etxeko kideok!Izan ere, epaiak zuekin zerikusia du,zeren zuek Mizparentzako tranpa bat zareteeta Taborren gainean zabaldutako sare bat.  2  Errebeldeak* guztiz murgildu dira hilketan,eta denei abisatzen ari naiz*.  3  Ongi ezagutzen dut Efraim,eta Israel ezin da niregandik ezkutatu. Izan ere, o Efraim, sexu moralgabekerian murgildu* zara;Israel kutsatu egin da.  4  Beraien ekintzek ez diete Jainkoarengana itzultzen uzten,zeren beraien artean prostituzioan* ibiltzeko desira dago;eta ez dute onartzen ni, Jehoba, beraien Jainkoa naizela.  5  Israelen harrokeriak bere aurka* testigantza eman du;bai Israelek, baita Efraimek ere, beraien akatsagatik estropezu egin dute,eta Judak ere beraiekin batera egin du estropezu.  6  Beraien artaldeekin eta behiekin Jehobaren bila atera ziren,baina ezin izan zuten aurkitu: beraiengandik urrundu zen.  7  Jehoba traizionatu dute,atzerriko semeen aitak izatera iritsi baitira. Hilabete batean irentsiak izango dira* beraien ondasunekin* batera.  8  Jo ahari adarra Gibean! Jo tronpeta Raman! Bota gerra garrasi bat Bet-Abenen! Goazen, o Benjamin!  9  Zigor egunean gertatuko zaizuna ikustean, o Efraim, jendea izugarri beldurtuko da. Israelgo tribuei ezagutzera eman diet bai ala bai gertatuko dena. 10  Judako buruzagiak* mugarriak mugitzen dituztenak bezalakoak dira. Nire haserre bizia ura izango balitz bezala isuriko dut beraien gainera. 11  Efraim zapalduta dago, bere suntsipena justua da,zeren bere etsaiei jarraitzeko determinazioa zuen. 12  Horregatik, pipia* bezalakoa izan nintzen Efraimentzat,eta usteltzen duen zerbait bezalakoa Judako herriarentzat. 13  Efraimek bere gaixotasuna ikusi zuenean eta Judak bere zauria,Efraim Asiriara joan zen eta mezulariak bidali zizkion errege handi bati. Baina erregea ez zen zuek sendatzeko gai izan,eta ezin izan zuen zeuen zauria sendatu. 14  Izan ere, lehoi gazte batek bezala erasotuko dut Efraim,eta lehoi indartsu batek bezala Judako herria. Nik neuk txikituko ditut eta alde egingo dut,nirekin eramango ditut eta inork ez ditu erreskatatuko. 15  Alde egingo dut eta nire tokira itzuliko naiz, beraien bekatuaren ondorioak sufritzen dituzten arte,eta gero nire aprobazioa* bilatuko dute: larrituta daudenean, nire bila ibiliko dira».

Oharra

^ Edo «Apostatak».
^ Edo «denak diziplinatuko ditut».
^ Edo «prostituzioan murgildu; promiskuoa izan».
^ Edo «moralgabekerian; promiskuitatean».
^ Lit. «aurpegira».
^ Lit. «Orain, hilabete batek irentsiko ditu».
^ Edo «zelaiekin».
^ Edo «printzeak». Ikusi Glosarioa, printze.
^ Edo «sitsa».
^ Lit. «aurpegia».