Oseas 6:1-11
6 «Zatozte, eta itzuli gaitezen Jehobarengana,zeren, nahiz eta berak gu txikitu, sendatu egingo gaitu;
nahiz eta berak gu kolpatu, zauriak lotuko dizkigu.
2 Bi egun pasa ondoren, berak indarberritu egingo gaitu.
Hirugarren egunean, altxatuko gaitu,eta bere aurrean biziko gara.
3 Jehoba ezagutuko dugu, ahal dugun guztia egingo dugu bera ezagutzeko.
Bere etorrera egunsentia bezain ziurra da;euri zaparrada bat bezala etorriko da guregana,lurra blai eginda* uzten duen udaberriko euria bezala».
4 «Zer egingo dut zurekin, Efraim?
Zer egingo dut zurekin, Juda?
Zeren zure maitasun leiala goizeko behe-lainoa bezalakoa da,segituan desagertzen den ihintza* bezalakoa.
5 Horregatik, profeten bidez kolpatuko zaitut;nire ahoko hitzekin hilko zaitut.
Eta zure kontrako epaiek distira egingo dute argiak bezala.
6 Zeren gustatzen zaidana maitasun leiala* da, ez sakrifizioak,eta Jainkoaren ezagutza, ez erre eskaintzak.
7 Baina nire herriak, gizakiak besterik ez izanik, ituna hautsi du.
Bertan traizionatu nau.
8 Galaadeko jendea maltzurra da,hiria odol arrastoz beteta dago.
9 Apaizen taldea lapur-talde bat bezalakoa da, norbaiti erasotzeko itxaroten dagoena.
Hilketak bidean bertan egiten dituzte, Sikemetik gertu,beraien jokaera lotsagarria baita.
10 Israelgo herria modu lotsagarrian jokatzen ari dela ikusi dut.
Bertan, Efraim prostituzioan ibiltzen da;Israel kutsatu egin da.
11 Bestalde, uzta garai bat ezarri dut zuretzat, o Juda,nire herriko gatibuak berriro biltzen ditudanean».

