Oseas 13:1-16

  • Efraim idolatra Jehobaz ahaztu (1-16)

    • «Non daude zure eztenak, o, Heriotza?» (14)

13  «Efraimek hitz egiten zuenean, jendea dardarka egoten zen;bera inportantea zen Israelen. Baina, Baalen erruz, errudun bihurtu eta hil egin zen.  2  Oraindik ere, efraimdarrek bekatu egiten jarraitzen duteeta beraien zilarrarekin metalezko* estatuak egiten dituzte;abilezia handiz idoloak egiten dituzte, baina denak artisauen lanak besterik ez dira. Eta esaten dute: “Sakrifizioak egiten dituzten gizonek zekorrei muxu eman behar diete”.  3  Horregatik, goizeko behe-lainoa bezalakoak izango dira,segituan desagertzen den ihintza* bezalakoak,ekaitzak eramaten duen larraineko* lastoa bezalakoak,eta tximiniatik ateratzen den kea bezalakoak.  4  Baina Egipton egon zineten garaitik, ni Jehoba naiz, zuen Jainkoa;nitaz gain ez zenuten beste Jainkorik ezagutu,eta nitaz aparte ez dago beste salbatzailerik.  5  Basamortuan ezagutu zintuztedan, lurralde lehor batean.  6  Asetuta zeundeten zeuen larreekin,asetuta zeundeten eta zeuen bihotza harrotu egin zen. Eta, horregatik, nitaz ahaztu zineten.  7  Lehoi gazte batek bezala erasotuko dizuet,bidean ezkutatuta eta erasotzeko zain dagoen leopardo batek bezala.  8  Bere kumeak galdu dituen hartz ama batek bezala erasotuko zaituztet,eta bularra* urratuko dizuet. Lehoi batek bezala irentsiko zaituztet;zelaiko basapiztia batek txikitu egingo zaituzte.  9  Suntsitu egingo zaitu, o Israel,zeren nire aurka jarri zinen, bai, zure laguntzailearen aurka. 10  Gogoratu zer eskatu zenidan: “Emaizkidazu errege bat eta buruzagiak*”.Non dago orain zure erregea? Non daude zure agintariak*?Datozela zure hiri guztiak salbatzera. 11  Haserre nengoen, eta errege bat eman nizun;eta haserre bizian nagoenez, kendu egingo dizut. 12  Efraimen akatsa gordeta dago,bai, bere bekatua gerorako erreserbatuta dago. 13  Bere amari erdiminak iritsiko zaizkio. Baina Efraim haur zentzugabea da:jaiotzeko momentua hurbiltzean, ez du atera nahi. 14  Nire herria Hilobiaren* boteretik libratuko dut,heriotzatik erreskatatuko dut. Non daude zure eztenak, o, Heriotza? Non dago zure suntsitzeko boterea, o, Hilobia? Hala ere, errukia nire begien aurretik kenduko dut. 15  Kainabera artean loratzen bada ere,ekialdetik haize bat etorriko da, Jehobaren haizea;basamortutik dator bere ur putzua lehortzera eta bere iturria agortzera. Bere altxorreko gauza baliotsu guztiak lapurtuko ditu. 16  Samariak bere bekatuengatik ordainduko du, bere Jainkoaren aurka errebelatu baita. Bertako biztanleak ezpataz hilko dituzte,beraien seme-alabak zatitan txikituko dituzteeta haurdun dauden emakumeei sabela irekiko diete».

Oharra

^ Edo «metal urtuzko».
^ Edo «garoa».
^ Zereal burua jotzeko edo astintzeko erabiltzen den tokia. Hor bereizten dira zereal alea eta lastoa.
^ Lit. «bihotzaren zorroa».
^ Edo «printzeak». Ikusi Glosarioa, printze.
^ Lit. «epaileak».
^ Edo «Seolaren». Seol hildakoek atseden hartzen duten toki sinbolikoa da. Ikusi Glosarioa.