Oseas 10:1-15
10 «Israel hondatuta* dagoen eta fruitua ematen duen mahastia da.
Zenbat eta fruitu gehiago eman, orduan eta aldare gehiago ditu.Zenbat eta hobeagoak izan lurraren fruituak, orduan eta ederragoak dira israeldarrek egiten dituzten zutabe sakratuak.
2 Beraien bihotza hipokrita* da.Orain kondenatuak izango dira.
Badago beraien aldareak apurtu eta beraien zutabe sakratuak suntsituko dituen norbait.
3 Bai, orain esango dute: “Ez dugu erregerik, ez diogulako Jehobari errespeturik erakutsi.
Eta errege bat izango bagenu ere, zer egingo luke gure alde?”.
4 Baliorik gabeko hitzak erabiltzen dituzte, eta zin faltsuak eta itunak egiten dituzte.Ondorioz, beraien justizia landare pozoitsuak bezalakoa da, bai, landaturiko soroetan hazten direnak bezalakoa.
5 Samariako biztanleak Bet-Abenen dagoen zekor itxurako idoloaren beldur izango dira.
Herria eta atzerriko jainkoen apaizak —berarengatik eta bere aintzagatik pozten ziren horiek—doluan jarriko dira berarengatik,zeren desterrura joango da, beraiengandik urruti.
6 Asiriara eramango dute errege handi batentzako opari bezala.
Efraim umiliatua izango daeta Israel, jarraitu zuen aholku zentzugabearen erruz, lotsatu egingo da.
7 Dudarik gabe, Samaria eta bere erregea desagertu egingo* dira,ur gainean noraezean dabilen adartxo bat bezala.
8 Bet-Abengo leku altu sakratuak, Israelen bekatua direnak, suntsituak izango dira.
Beraien aldareetan sasiak eta karduak haziko dira.
Jendeak esango die mendiei: “Estali gaitzazue!”
eta mendixkei: “Erori zaitezte gure gainera!”.
9 Gibeako garaitik bekatu egiten ibili zara, o, Israel.
Bertan, burugogor jarraitu dute.
Gerrak ez ditu injustiziaren semeak Gibean harrapatu*.
10 Niri ondo iruditzen zaidanean, diziplinatu egingo ditut.
Beraien bi bekatuak lepora lotuko zaizkie*, uztarri bat bezala;orduan, herriak beraien aurka egiteko elkartuko dira.
11 Efraim ongi hezitako txahal bat zen, eta asko gustatzen zitzaion garia jotzea;horregatik, bere lepo ederra barkatu nuen.
Orain, norbait Efraimen gainean joatea* egingo dut.
Judak goldea pasako du, eta Jakobek pertsona horrentzat aratuko* du.
12 Erein justizia eta jaso maitasun leiala.
Goldea pasa landu daitekeen lursaileanJehoba bilatzeko denbora dagoen bitartean,bera etorri eta justizia irakasten dizuen arte.
13 Baina zuek gaiztakeria erein* duzueeta injustizia jaso,eta engainatzen ibiltzearen fruitua jan duzue;zeren konfiantza zeuen buruarengan jarri duzue,zuen gudari kopuru handian.
14 Zure herriari erasotzen dion armada baten soinua entzungo da,eta zure harresi handiko hiri guztiak suntsituak izango dira,Xalmanek Bet-Arbel suntsitu zuen egunean bezalaxe,bai, amak eta beraien seme-alabak zatitan txikituak izan ziren bataila egunean bezalaxe.
15 Hori da zuri egingo dizutena, o Betel, zure gaiztakeria handia dela eta.
Zalantzarik gabe, egunsentian, Israelgo erregea desagertu egingo* da.
Oharra
^ Edo agian «zabalduta».
^ Edo «faltsua; leuna».
^ Lit. «isilduak izango».
^ Edo «guztiz suntsitu».
^ Hau da, beraien zigorra gainean eraman beharko dute.
^ Edo «norbaitek Efraimen gainean arnesak jartzea».
^ Hau da, lurreko koskorrak apurtzeko eta lurra berdintzeko prozesua.
^ Lit. «goldea pasa».
^ Lit. «isildua izango».

