Oseas 11:1-12
11 «Israel mutikotxo bat zenean, maite izan nuen,eta nire semeari Egiptotik ateratzeko deitu nion.
2 Beraiek* israeldarrei zenbat eta gehiago deitu,orduan eta gehiago urruntzen ziren israeldarrak beraiengandik.
Behin eta berriz, Baal irudiei sakrifizioak eskaintzen zizkieteneta eskuz egindako irudien aurrean sakrifizioak erretzen zituzten.
3 Hala ere, ni izan nintzen Efraim besoetan hartu nuena eta oinez ibiltzen irakatsi niona;baina beraiek ez ziren konturatu nik sendatu nituela.
4 Gizakien sokekin* gidatzen nituen, bai, maitasunaren sokekin;beraientzat lepotik* uztarria altxatzen duena bezalakoa izan nintzen,eta bakoitzari goxotasunez jaten eman nion.
5 Ez dira Egiptora itzuliko, baina Asiria beraien erregea izango da,ez zutelako niregana itzuli nahi izan.
6 Beraien konspirazioengatik, ezpata bat bueltaka joango da euren hirien aurka;eta ateetako barrak suntsituko ditu eta irentsi egingo ditu.
7 Nire herriak niri desleiala izateko joera du.
Altxatzera* deituak izan arren, ez da bat bera ere altxatzen.
8 Nolatan abandonatuko zaitut, o Efraim?
Nolatan utziko zaitut zure etsaien esku, o Israel?
Nolatan jokatuko dut zurekin Admarekin bezala?
Nolatan egingo dizut zuri Zeboimeri egin niona?
Ideiaz aldatu dut;eta, aldi berean, zuregatik sentitzen dudan errukia piztu da.
9 Ez dut nire haserre bizia askatuko.
Ez dut Efraim berriz ere suntsituko,zeren Jainkoa naiz, ez gizon bat,zuen artean dagoen Santua naiz;eta ez naiz zuen aurka haserre bizian etorriko.
10 Jehobaren atzetik ibiliko dira, eta berak orro egingo du lehoi batek bezala;berak orro egitean, bere seme-alabak dardarka etorriko dira mendebaldetik.
11 Egiptotik ateratzen direnean, dar-dar egingo dute txoriek bezala,eta Asiriako lurraldetik ateratzen direnean, usoek bezala;eta beraien etxeetan jarriko ditut bizitzen», dio Jehobak.
12 «Efraimek gezurrez inguratu nau,eta Israelgo herriak engainuz.
Baina Juda oraindik Jainkoarekin ibiltzen da,eta Santu-santuari leiala da».

