Oseas 3:1-5

  • Oseasek adulterio egiten ari den bere emaztea berriro erosi (1-3)

  • Israel Jehobarengana itzuliko da (4, 5)

3  Orduan, Jehobak esan zidan: «Zoaz berriz ere, maitatu ezazu emakume hori —beste gizon batek maite duen eta adulterio egiten ari den emakume hori—, bai, maitatu ezazu Jehobak Israelgo herria maite duen bezalaxe, nahiz eta beraiek beste jainko batzuei jarraitzen dieten eta mahaspasa opilak* eskaintzea gustatzen zaien». 2  Beraz, zilarrezko 15 pieza eta gutxi gorabehera 195 kilo* garagar ordaindu nituen Gomer erosteko. 3  Orduan, esan nion: «Egun askoz, nirea izaten jarraituko duzu. Ez ibili prostituzioan* eta ez izan sexu harremanik beste gizonekin, eta nik modu berean jokatuko dut zurekin*». 4  Hori horrela da, zeren Israelgo herria denbora luzez* erregerik gabe, printzerik gabe, sakrifiziorik gabe, zutabe sakraturik gabe, efodik* gabe eta terafim idolorik* gabe biziko da. 5  Ondoren, Israelgo herria itzuli egingo da eta Jehoba, bere Jainkoa, eta Dabid, bere erregea, bilatuko ditu. Bai, egunen azken zatian, Jehobarengana errespetu handiz* etorriko dira bere bedeinkapenak* jasotzera.

Oharra

^ Hauek adorazio faltsuan erabiltzen ziren.
^ Lit. «homer bat eta erdi». Ikusi B14 eransk.
^ Edo «moralgabekerian; promiskuitatean».
^ Edo «nik ez dut zurekin sexu harremanik izango».
^ Lit. «egun askoz».
^ Edo «familiaren jainkorik». Ikusi Glosarioa, terafim.
^ Edo «dardarka».
^ Edo «ontasuna».