Oseas 8:1-14

  • Idolatriaren ondorioak (1-14)

    • Haizea erein, ekaitza jaso (7)

    • «Israel bere Sortzaileaz ahaztu da» (14)

8  «Jo ahari adarra! Arranoa bezalakoa den norbait dator Jehobaren etxearen kontra,zeren nire ituna hautsi eta nire legearen aurka bekatu egin dute.  2  Oihuka erregu egiten didate: “Zu gure Jainkoa zara, eta gu Israel gara! Ezagutzen zaitugu!”.  3  Israelek ona dena baztertu du; etsai batek pertsegitu dezala.  4  Erregeak izendatu dituzte, baina nire baimenik gabe. Buruzagiak* izendatu dituzte, baina nire aprobaziorik gabe. Idoloak egin dituzte beraien zilar eta urrearekin,eta euren hondamendi propioa ekarri dute.  5  Zure zekorra baztertu dut, o, Samaria. Oso haserre nago zurekin. Noiz arte itxaron beharko dut zu berriro garbi* izateko?  6  Izan ere, zekor hori Israelek egin zuen. Artisau batek egin zuen, ez da Jainkoa.Samariaren zekorra txiki-txiki eginda geratuko da.  7  Haizea ereiten ari diraeta ekaitza jasoko dute. Galburuek ez dute zereal heldurik ematen;kimu berriek ez dute irinik ematen. Zerbait aterako balitz, atzerritarrek irentsi egingo lukete.  8  Etsaiek Israel irentsiko dute. Hemendik aurrera nazioen artean egongo dira,inork nahi ez duen ontzi bat bezala.  9  Zeren Asiriara igo dira, bakarrik dabilen asto basati bat bezala. Efraimek maitaleak kontratatu ditu. 10  Nazioetatik kontratatu arren,nik bildu egingo ditut.Erregeak eta buruzagiek* jendearen gain ezarritako kargen erruz, sufritzen hasiko dira. 11  Izan ere, Efraimek aldare asko eraiki ditu bekatu egiteko. Bere aldareak bekatu egiteko erabiltzen ditu. 12  Lege* asko idatzi nizkion,baina berarentzat gauza ezezagun bat ziren. 13  Sakrifizioak eskaintzen dizkidate eta haragia jaten dute,baina Jehobari ez zaizkio batere gustatzen. Orain beraien akatsaz gogoratuko da eta beraien bekatuengatik zigortuko ditu. Egiptora itzuli* dira. 14  Israel bere Sortzaileaz ahaztu da eta tenpluak eraiki ditu,eta Judak harresi handiko hiri asko eraiki ditu. Baina nik sua bidaliko dut bere hirietara,eta hiri bakoitzeko dorreak kiskali egingo dira».

Oharra

^ Edo «printzeak». Ikusi Glosarioa, printze.
^ Edo «errugabe».
^ Edo «printzeek». Ikusi Glosarioa, printze.
^ Edo «instrukzio».
^ Edo agian «itzuliko».