Oseas 12:1-14

  • Efraimek Jehobarengana itzultzeko beharra (1-14)

    • Jakobek Jainkoarekin borroka egin (3)

    • Jakobek Jainkoaren bedeinkapena izateko negar egin (4)

12  «Efraim haizez elikatzen da. Egun osoa dabil ekialdeko haizearen atzetik. Gezurra gezurraren gain eta biolentzia biolentziaren gain pilatzen ditu. Asiriarekin itun bat egiten du eta Egiptora olioa eramaten du.  2  Jehobak Judaren kontra kasu legal bat du*;kontuak eskatu dizkio Jakobi bere jokabidearengatik;bere ekintzen arabera ordainduko dio.  3  Amaren umetokian, bere anaiaren orpoari eutsi zion,eta Jainkoarekin borroka egin zuen bere indar guztiekin.  4  Aingeru batekin borroka egiten jarraitu zuen, eta garaitu egin zuen. Negar egin eta bere bedeinkapena erregutu zion». Jainkoak Betelen aurkitu zuen, eta bertan gurekin hitz egin zuen.  5  Jehoba, armadetako Jainkoa;Jehoba, izen horrekin gogoratuko zaio beti.  6  «Beraz, itzuli zeuen Jainkoarengana,erakutsi maitasun leiala eta justizia,eta jarri beti esperantza zeuen Jainkoarengan.  7  Zuen merkatariek* balantza faltsuak erabiltzen dituzte;asko gustatzen zaie engainatzea.  8  Efraimek beti esaten du: “Bai! Aberatsa egin naiz;dirutza handi bat pilatu dut. Dena gogor lan eginez lortu dut, eta inork ezingo dit akatsik edo bekaturik leporatu”.  9  Baina Egipton egon zinen garaitik, ni Jehoba naiz, zure Jainkoa. Berriro ere, kanpadendatan bizitzen jarriko zaitut,finkatutako garai* baten egunetan bezala. 10  Profetei hitz egin nien,ikuskari ugari eman nizkieneta profeten bidez konparaketak azaldu nizkien. 11  Galaaden engainua* eta faltsukeria egon da. Gilgalen zezenak sakrifikatu dituzte,eta beraien aldareak landaturiko soroetan dauden pilatutako harriak bezalakoak dira. 12  Jakobek Arameko* eremura* ihes egin zuen;Israelek, emazte bat lortzeko, bertan zerbitzatu zueneta, emazte baten truke, ardiak zaindu zituen. 13  Profeta baten bidez, Jehobak Israel Egiptotik atera zueneta, profeta baten bidez, babestu egin zuen. 14  Efraimek Jainkoa sakonki mindu du;Efraim odola isurtzeagatik erruduna da, eta errudun izaten jarraituko du.Merezi duena emango dio bere Jaunak, bera desohoratu duelako».

Oharra

^ Edo «Juda auzitegietara eramango du».
^ Edo «salerosleek».
^ Edo agian «finkatutako jai».
^ Edo «gauza misteriotsuak; naturaz gaindiko gauzak».
^ Edo «Siriako».
^ Lit. «sorora».