Nehemias 7:1-73

  • Hiriko ateak eta atezainak (1-4)

  • Desterrutik itzulitakoen izenak (5-69)

    • Tenpluko zerbitzariak (46-56)

    • Salomonen zerbitzarien semeak (57-60)

  • Lanerako dohaintzak (70-73)

7  Harresia berreraiki bezain laster, ateak jarri nituen. Gero, atezainak, kantariak eta lebitarrak izendatu nituen. 2  Ondoren, nire anaia Hanani Jerusalemen kargu jarri nuen, baita Hananias —Gotorlekuaren buruzagia zena— ere. Izan ere, Hananias konfiantzazko gizona zen eta beste askok baino errespetu* handiagoa zion benetako Jainkoari. 3  Orduan, esan nien: «Eguzkia berotzen hasi baino lehen, ez dira Jerusalemeko ateak ireki behar. Atezainek, lana amaitu aurretik, ateak itxi eta barrak erabiliz segurtatu ditzatela. Jarri Jerusalemeko biztanleak guardia bezala, batzuk guardia postuetan eta beste batzuk beraien etxearen aurrean». 4  Hiria handia zen eta toki asko zegoen bertan, baina jende gutxi bizi zen, eta etxeak oraindik ez zeuden berreraikita. 5  Orduan, nire Jainkoak honakoa egitera motibatu ninduen*: nobleak, ofizialak eta herria biltzera, eta familien arabera erroldatzera. Gero, liburu bat aurkitu nuen. Bertan, desterrutik lehenengo bueltatu zirenen erregistro genealogikoa azaltzen zen, eta honakoa zegoen idatzita: 6  «Hauek izan ziren Babiloniatik atera ziren probintziako* biztanleak —hau da, Babiloniako Nabukodonosor erregeak juduak gatibu eraman zituen horien ondorengoak— eta geroago Jerusalemera eta Judara itzuli zirenak, bakoitza bere hirira. 7  Beraien buruzagiak hauek izan ziren: Zorobabel, Jexua, Nehemias, Azarias, Raamias, Nahamani, Mardokeo, Bilxan, Misperet, Bigbai, Nehum eta Baanah. «Hauek izan ziren itzuli ziren Israelgo gizonen kopuruak: 8  Paroxen semeak*: 2.172; 9  Xefatiasen semeak: 372; 10  Arahren semeak: 652; 11  Pahat-Moaben semeak, Jexua eta Joaben semeak zirenak: 2.818; 12  Elamen semeak: 1.254; 13  Zaturen semeak: 845; 14  Zakairen semeak: 760; 15  Binuiren semeak: 648; 16  Bebairen semeak: 628; 17  Azgaden semeak: 2.322; 18  Adonikamen semeak: 667; 19  Bigbairen semeak: 2.067; 20  Adin-en semeak: 655; 21  Ezekiasen familiako Aterren semeak: 98; 22  Haxumen semeak: 328; 23  Bezairen semeak: 324; 24  Harifen semeak: 112; 25  Gabaonen semeak*: 95; 26  Belengo eta Netofako gizonak: 188; 27  Anatoteko gizonak: 128; 28  Bet-Azmabeteko gizonak: 42; 29  Kiriat-Jearimeko, Kefirako eta Beeroteko gizonak: 743; 30  Ramako eta Gebako gizonak: 621; 31  Mikmaseko gizonak: 122; 32  Betelgo eta Haiko gizonak: 123; 33  beste Neboko gizonak: 52; 34  beste Elamen semeak: 1.254; 35  Harimen semeak: 320; 36  Jerikoko biztanleak: 345; 37  Lodeko, Hadideko eta Onoko biztanleak: 721; 38  eta Senaako biztanleak*: 3.930. 39  «Hauek izan ziren apaizen kopuruak: Jexuaren familiako Jedaiaren semeak: 973; 40  Imerren semeak: 1.052; 41  Paxjurren semeak: 1.247; 42  eta Harimen semeak: 1.017. 43  «Hau izan zen lebitarren kopurua: Hodebaren familiatik, Jexuaren —Kadmielen familiakoa zenaren— semeak: 74. 44  Hau izan zen kantarien kopurua: Asafen semeak: 148. 45  Hau izan zen atezainen kopurua: Xalumen semeak, Aterren semeak, Talmonen semeak, Akuben semeak, Hatitaren semeak eta Xobairen semeak: 138. 46  «Hauek izan ziren tenpluko zerbitzariak*: Ziharen semeak, Hasufaren semeak, Tabaoten semeak, 47  Kerosen semeak, Siaren semeak, Padonen semeak, 48  Lebanaren semeak, Hagabaren semeak, Salmairen semeak, 49  Hananen semeak, Gidelen semeak, Gaharren semeak, 50  Reaiaren semeak, Rezinen semeak, Nekodaren semeak, 51  Gazamen semeak, Uzaren semeak, Pasearen semeak, 52  Besairen semeak, Meunimen* semeak, Nefuxesimen* semeak, 53  Bakbuken semeak, Hakufaren semeak, Harhurren semeak, 54  Bazliten semeak, Mehidaren semeak, Harxaren semeak, 55  Barkosen semeak, Sisararen semeak, Temaren semeak, 56  Neziasen semeak eta Hatifaren semeak. 57  «Hauek izan ziren Salomonen zerbitzarien semeak: Sotairen semeak, Sofereten semeak, Peridaren semeak, 58  Jaalaren semeak, Darkonen semeak, Gidelen semeak, 59  Xefatiasen semeak, Hatilen semeak, Pokeret-Hazebaimen semeak eta Amon-en semeak. 60  Guztira, tenpluko zerbitzariak eta Salomonen zerbitzarien semeak 392 ziren. 61  «Hurrengo hauek Tel-Mela, Tel-Harxa, Kerub, Adon eta Imer hirietatik etorri ziren, baina ezin izan zuten beraien familietako buruak israeldarrak ziren ala ez ziurtatu, ezta beraien jatorria israeldarra zen ala ez ere: 62  Delaiaren semeak, Tobiasen semeak eta Nekodaren semeak: 642. 63  Hauek izan ziren apaizak: Habaiaren semeak, Hakozen semeak eta Barzilairen semeak (Barzilai honek, Galaadeko Barzilairen alabetako batekin ezkondu zelako hartu zuen izen hori). 64  Horiek, beraien genealogia frogatzeko asmoz, euren familien izenen bila aritu ziren erregistroetan. Baina ezin izan zituztenez aurkitu, ez zitzaien apaiz bezala zerbitzatzen utzi*. 65  Gobernariak* gauza santuenetatik jatea debekatu zien, Urima eta Tumima erabili ahal zituen apaiz bat agertu arte eta honek Jainkoari kontsulta egin arte. 66  «Hau izan zen talde* osoaren kopurua: 42.360. 67  Horretaz gain, gizonezko eta emakumezko 7.337 esklabo zeuden, eta gizonezko eta emakumezko 245 kantari. 68  Gainera, 736 zaldi eta 245 mando zituzten, 69  baita 435 gamelu eta 6.720 asto ere. 70  «Familietako buru batzuek dohaintzak egin zituzten lanean laguntzeko. Gobernariak* honakoa eman zuen altxortegirako: 8,4 kilo* urre, 50 katilu eta apaizentzako 530 tunika. 71  Familietako buru batzuek honakoa eman zuten eraikuntzaren altxortegirako: 168 kilo* urre eta 1.254 kilo* zilar. 72  Eta herriko gainontzekoak honakoa eman zuen: 168 kilo* urre, 1.140 kilo* zilar eta apaizentzako 67 tunika. 73  «Apaizak, lebitarrak, atezainak, kantariak, herriko pertsona batzuk, tenpluko zerbitzariak eta gainontzeko israeldar guztiak beraien hirietan jarri ziren bizitzen, norbera bere hirian. Zazpigarren hilabeterako, israeldar bakoitza bere hirian bizitzen zegoen».

Oharra

Edo «beldur». Ikusi Glosarioa, beldurra Jainkoari.
Lit. «jarri zuen nire bihotzean».
Seguruenik, Babiloniako probintziari edo Judako probintziari egiten dio erreferentzia.
Kapitulu honetan, «seme» hitzak «ondorengo» ere esan nahi dezake.
Edo agian «Gabaongo biztanleak».
Edo agian «Senaaren semeak».
Edo «netineoak». Lit. «emanak zirenak».
Edo agian «nefuxesimdarren».
Edo agian «meunimdarren».
Edo «zikintzat hartuak izan ziren eta ezin izan zuten apaiz bezala zerbitzatu».
Edo «Tirxatak». Titulu hau persiarrek probintziako gobernariari ematen zioten.
Lit. «kongregazio».
Edo «Tirxatak». Titulu hau persiarrek probintziako gobernariari ematen zioten.
Lit. «1.000 drakma». Orokorrean, drakma hau darikoaren parekoa zen. Darikoa 8,4 gramo pisatzen zituen urrezko txanpon persiarra zen. Ez da Idazki Grekoetan agertzen den drakma. Ikusi B14 eransk.
Lit. «20.000 drakma». Orokorrean, drakma hau darikoaren parekoa zen. Darikoa 8,4 gramo pisatzen zituen urrezko txanpon persiarra zen. Ez da Idazki Grekoetan agertzen den drakma. Ikusi B14 eransk.
Lit. «2.200 mina». Idazki Hebrearretan agertzen den mina 570 gramokoa zen. Ikusi B14 eransk.
Lit. «20.000 drakma». Orokorrean, drakma hau darikoaren parekoa zen. Darikoa 8,4 gramo pisatzen zituen urrezko txanpon persiarra zen. Ez da Idazki Grekoetan agertzen den drakma. Ikusi B14 eransk.
Lit. «2.000 mina». Idazki Hebrearretan agertzen den mina 570 gramokoa zen. Ikusi B14 eransk.