Nehemias 12:1-47

  • Apaizak eta lebitarrak (1-26)

  • Harresiaren inaugurazioa (27-43)

  • Tenpluko zerbitzuaren alde egin (44-47)

12  Hauek izan ziren Zorobabelekin —Xealtielen semearekin*— eta Jexuarekin batera Jerusalemera igo ziren apaizak eta lebitarrak: Seraia, Jeremias, Esdras, 2  Amarias, Maluk, Hatux, 3  Xekanias, Rehum, Meremot, 4  Ido, Ginetoi, Abias, 5  Mijamin, Maadias, Bilga, 6  Xemaia, Joiarib, Jedaia, 7  Salu, Amok, Hilkias eta Jedaia. Horiek izan ziren apaizen eta beraien anaien buruzagiak Jexuaren garaian. 8  Hauek izan ziren lebitarrak: Jexua, Binui, Kadmiel, Xerebias, Juda eta Matanias. Mataniasek eta bere anaiek Jainkoari eskerrak emateko kantak zuzentzen zituzten; 9  eta bere anaietako bik, Bakbukiasek eta Unik, beraien aurrean guardia bezala zerbitzatzen zuten*. 10  Jexua, Joiakimen aita izan zen; Joiakim, Eliaxiben aita; Eliaxib, Joiadaren aita; 11  Joiada, Jonatanen aita; eta Jonatan, Jaduaren aita. 12  Hauek izan ziren Joiakimen garaiko apaizak, familietako buru zirenak: Meraia, Seraiaren familiako burua; Hananias, Jeremiasen familiako burua; 13  Mexulam, Esdrasen familiako burua; Jehohanan, Amariasen familiako burua; 14  Jonatan, Malukiren familiako burua; Jose, Xebaniasen familiako burua; 15  Adna, Harimen familiako burua; Helkai, Meraioten familiako burua; 16  Zakarias, Idoren familiako burua; Mexulam, Ginetonen familiako burua; 17  Zikri, Abiasen familiako burua; [?]*, Miniaminen familiako burua; Piltai, Moadiasen familiako burua; 18  Xamua, Bilgaren familiako burua; Jehonatan, Xemaiaren familiako burua; 19  Matenai, Joiariben familiako burua; Uzi, Jedaiaren familiako burua; 20  Kalai, Salairen familiako burua; Eber, Amoken familiako burua; 21  Haxabias, Hilkiasen familiako burua; eta Netanel, Jedaiaren familiako burua. 22  Lebitarren eta apaizen familietako buruen izenak erregistratuak izan ziren Eliaxib, Joiada, Johanan eta Jaduaren garaian, hau da, Dario persiarraren erregealdira arte izan ziren erregistratuak. 23  Lebitarren familietako buruen izenak erregistro historikoen liburuan idatzi ziren, Johananen —Eliaxiben semearen— garaira arte. 24  Haxabias, Xerebias eta Jexua —Kadmielen semea— lebitarren buruzagiak ziren. Horien anaiak beraien aurrean taldeka jartzen ziren —guardia talde bat beste guardia talde baten ondoan— Jainkoari gorespenak eta eskerrak emateko. Horrela, Dabiden —benetako Jainkoaren gizonaren— instrukzioak betetzen zituzten. 25  Matanias, Bakbukias, Abdias, Mexulam, Talmon eta Akub atezainak ziren, eta guardia egiten zuten tenpluko ateen ondoko biltegi gelak zaintzeko. 26  Horiek guztiek Joiakimen —Jexuaren semearen, Jozadaken bilobaren— garaian zerbitzatu zuten, hau da, Nehemias gobernariaren eta Esdras apaiz eta kopistaren* garaian. 27  Jerusalemeko harresien inauguraziorako, jendea lebitarren bila joan zen, beraiek bizi ziren toki guztietara. Jerusalemera ekarri zituzten inaugurazioa poz-pozik ospatzeko, eskerrak emateko kantak abestuz eta zinbalak, harizko instrumentuak eta arpak joz. 28  Ondorengo tokietako kantariak bildu ziren: Jordango eskualdekoak*, Jerusalem ingurukoak, netofarren inguruko herrietakoak, 29  Bet-Gilgalgoak, eta Gebako eta Azmabeteko soroetakoak. Izan ere, kantariek Jerusalem inguruan herriak eraiki zituzten. 30  Apaizek eta lebitarrek euren burua purifikatu zuten. Gainera, herria, harresia eta ateak ere purifikatu zituzten. 31  Gero, Judako printzeak harresira igoarazi nituen. Gainera, Jainkoari eskerrak emateko bi koru handi antolatu nituen, baita bakoitzaren atzetik joateko prozesio bana ere. Koruetako bat harresiaren gainetik eskuinerantz joan zen, Errauts Pilen Aterantz. 32  Judako printzeen erdiak eta Hoxaia beraien atzetik joan ziren, 33  baita Azarias, Esdras, Mexulam, 34  Juda, Benjamin, Xemaia eta Jeremias ere. 35  Eta beraiekin batera apaizen seme batzuk zihoazen tronpetekin: Zakarias —Jonatanen semea, Xemaiaren semea, Mataniasen semea, Mikaiaren semea, Zakur-en semea, Asafen semea— 36  eta bere anaiak —Xemaia, Azarel, Milalai, Gilalai, Maai, Netanel, Juda eta Hanani—. Beraiek Dabiden —benetako Jainkoaren gizonaren— musika instrumentuekin zihoazen. Eta Esdras kopista beraien aurretik zihoan. 37  Iturriko Atetik zuzen jarraitu zuten, Dabiden Hiriko Eskaileraren gainetik. Harresiko aldapatik pasa ziren eta Dabiden Etxetik gorago jarraitu zuten, ekialderantz, Uraren Atera iritsi arte. 38  Eskerrak emateko ardura zuen beste korua kontrako bidetik joan zen, eta ni bere atzetik joan nintzen jendearen beste erdiarekin. Harresiaren gainetik jarraitu genien, Labeen Dorretik pasaz, eta Harresi Zabaletik jarraituz; 39  gero, hurrengoak pasa genituen: Efraimen Atea, Hiri Zaharraren Atea, Arrainaren Atea, Hananelen Dorrea eta Mearen Dorrea. Ondoren, Ardien Atetik jarraitu genuen, Guardien Ateraino iritsi arte. Eta bertan gelditu ginen. 40  Azkenik, eskerrak emateko ardura zuten bi koruak benetako Jainkoaren etxearen aurrean gelditu ziren. Ni eta nirekin zeuden hiriko ofizialen erdiok ere gelditu egin ginen. 41  Tronpetak zeramatzaten apaizak —Eliakim, Maaseia, Miniamin, Mikaia, Elioenai, Zakarias eta Hananias— ere gelditu egin ziren, 42  baita Maaseia, Xemaia, Eleazar, Uzi, Jehohanan, Malkia, Elam eta Ezer ere. Kantariek indartsu kantatzen zuten Izrahias zuzendari zutela. 43  Egun hartan sakrifizio asko eskaini ziren eta denak poz-pozik zeuden, zeren benetako Jainkoak poz handiz bete zituen. Emakumeak eta haurrak ere poz-pozik zeuden. Hain handia zen Jerusalemen zegoen poza, urrutitik entzun ahal zela. 44  Egun hartan, gizonak izendatu zituzten dohaintzak, lehen fruituak eta hamarrenak gordetzen ziren biltegiez arduratzeko. Biltegi horietan, Legearen arabera apaizek eta lebitarrek jaso behar zuten uztaren zatia gordetzen zen, hiri bakoitzeko soroetatik biltzen zena. Judako jendea pozik zegoen apaizek eta lebitarrek euren zerbitzu lanak betetzen zituztelako. 45  Apaizak eta lebitarrak Jainkoaren zerbitzuan egin beharreko lanak betetzen hasi ziren, baita purifikazio ardurak betetzen ere, kantariek eta atezainek egin zuten bezalaxe. Dabiden eta bere seme Salomonen jarraibideen arabera egin zuten. 46  Izan ere, aspaldi, Dabiden eta Asafen garaian, kantarien zuzendariak zeuden. Beraiek, kantariak zuzentzeaz gain, Jainkoari gorespenak eta eskerrak emateko kantez arduratzen ziren. 47  Zorobabelen garaian zehar eta Nehemiasen garaian zehar, Israel osoak kantariei eta atezainei zegokien zatia ematen zien, eguneroko beharren arabera. Israelek lebitarrei zegokien zatia ematen zien ere; eta lebitarrek, jasotzen zutenetik, Aaronen ondorengoei zegokien zatia ematen zieten.

Oharra

^ Kapitulu honetan, «seme» hitzak «ondorengo» ere esan nahi dezake.
^ Edo agian «zerbitzu erlijiosoan zehar zeuden».
^ Dirudienez, testu hebrearrak ez du izen hau aipatzen.
^ Edo «eskribaren».
^ Hau da, Jordan ondoko eskualdekoak.