Nehemias 10:1-39

  • Herriak Legea jarraitzeko konpromezua hartu (1-39)

    • «Ez dugu gure Jainkoaren etxea zaindu gabe utziko» (39)

10  Hauek izan ziren beraien zigilua erabiliz itunari balioa eman ziotenak: Nehemias gobernaria* —Hakaliasen semea*—,eta Sedekias, 2  Seraia, Azarias, Jeremias, 3  Paxjur, Amarias, Malkia, 4  Hatux, Xebanias, Maluk, 5  Harim, Meremot, Abdias, 6  Daniel, Gineton, Baruk, 7  Mexulam, Abias, Mijamin, 8  Maazias, Bilgai eta Xemaia. Horiek apaizak ziren. 9  Eta hauek izan ziren itunari balioa eman zioten lebitarrak: Jexua —Azaniasen semea—, Binui —Henadaden semeetako bat— eta Kadmiel, 10  baita bere anaiak ere: Xebanias, Hodias, Kelita, Pelaia, Hanan, 11  Mika, Rehob, Haxabias, 12  Zakur, Xerebias, Xebanias, 13  Hodias, Bani eta Beninu. 14  Eta hauek izan ziren itunari balioa eman zioten herriko buruzagiak: Parox, Pahat-Moab, Elam, Zatu, Bani, 15  Buni, Azgad, Bebai, 16  Adonias, Bigbai, Adin, 17  Ater, Ezekias, Azur, 18  Hodias, Haxum, Bezai, 19  Harif, Anatot, Nebai, 20  Magpiax, Mexulam, Hezir, 21  Mexezabel, Zadok, Jadua, 22  Pelatias, Hanan, Anaiah, 23  Hosea, Hananias, Haxub, 24  Halohex, Pilha, Xobek, 25  Rehum, Haxabna, Maaseia, 26  Ahia, Hanan, Anan, 27  Maluk, Harim eta Baanah. 28  Herriko gainontzekoek ere ituna onartu zuten: apaizek, lebitarrek, atezainek, kantariek, tenpluko zerbitzariek* eta, benetako Jainkoaren Legea obeditzeko, inguruko herrietako jendearengandik banatu ziren guztiek, baita beraien emazteek, beraien seme-alabek, eta ituna ulertzeko gai ziren* guztiek ere. 29  Beraien anaiekin, hau da, beraien gizon inportanteekin batera ituna onartu zuten. Eta, madarikazio baten bidez eta zin eginez, benetako Jainkoaren Legea obedituko zutela promestu zuten, Moisesen —benetako Jainkoaren zerbitzariaren— bidez eman zena. Gainera, Jehoba gure Jaunaren agindu, epai eta arau guztiak zehatz-mehatz obedituko zituztela zin egin zuten. 30  Honakoa esan zuten: «Ez ditugu gure alabak inguruko herrietako semeekin ezkonduko, ezta gure semeak beraien alabekin ezkonduko ere. 31  «Larunbat batean inguruko herrietatik merkantziak eta mota guztietako zerealak saltzera etortzen badira, ez diegu ezer erosiko, ez Larunbatean, ezta beste egun santu batean ere. Zazpigarren urtean lurrari atseden emango diogu, eta zor guztiak barkatuko ditugu. 32  «Gainera, Jainkoaren etxeko* zerbitzurako, urtero zilarrezko txanpon* baten herena emateko konpromezua hartuko dugu. 33  Jasotako diruarekin gauza hauetaz arduratuko gara: pilatutako ogiez*, eguneroko zereal eskaintzaz, Larunbatetako eta ilargi berrietako erre eskaintzaz, ezarritako jaiez, gauza santuez, Israelen errua barkatzeko* bekatu eskaintzez eta gure Jainkoaren etxean egin behar diren lan guztiez. 34  «Horretaz gain, apaizen, lebitarren eta herriaren familien artean zotz egingo dugu. Horrela, bakoitzak gure Jainkoaren etxera egurra urtero zein garaitan ekarri behar duen erabakiko da. Egurra Jehobaren, gure Jainkoaren, aldarean erretzeko erabiliko da, Legean idatzita dagoen bezalaxe. 35  Gainera, gure lurraren eta fruta-arbola guztien lehen fruituak eramango ditugu urtero Jehobaren etxera. 36  Horretaz gain, Legean idatzita dagoen bezalaxe, gure Jainkoaren etxean zerbitzatzen duten apaizei honakoa eramango diegu: gure lehensemeak, eta gure animalien*, behien, ardien eta ahuntzen lehen kumeak*. 37  Gainera, gure Jainkoaren etxeko biltegi geletarako* honakoa eramango diegu apaizei: gure lehen uztako lehen irina*, gure dohaintzak, mota guztietako arbolen fruitua, ardo berria eta olioa. Eta lebitarrei gure lurrak ematen duen guztiaren hamarrena eramango diegu, zeren beraiek dira gure nekazal hirietan produzitzen denaren hamarrena jasotzen dutenak. 38  «Lebitarrek produktuen hamarrena jasotzen dutenean, apaizak —Aaronen semeak— beraiekin egon behar du. Eta lebitarrek jasotzen duten hamarren horretatik, hamarren bat eman behar dute gure Jainkoaren etxerako, biltegi barruan dauden geletarako*. 39  Izan ere, israeldarrek eta lebitarren semeek zerealen, ardo berriaren eta olioaren dohaintza biltegi geletara* eraman behar dute. Bertan gordetzen dira santutegiko tresnak, eta bertan daude ere zerbitzuan dauden apaizak, atezainak eta kantariak. Ez dugu gure Jainkoaren etxea zaindu gabe utziko».

Oharra

^ Edo «Tirxata». Titulu hau persiarrek probintziako gobernariari ematen zioten.
^ Kapitulu honetan, «seme» hitzak «ondorengo» ere esan nahi dezake.
^ Edo «netineoek». Lit. «emanak zirenek».
^ Edo agian «nahiko adina zuten».
^ Edo «tenpluko».
^ Lit. «siklo». Ikusi B14 eransk.
^ Hau da, aurkezpenaren ogiak edo presentziaren ogiak.
^ Edo «bekatuaren alde espiazio egiteko».
^ Dirudienez, animalia zikinei egiten dio erreferentzia.
^ Hau da, arrak zirenak.
^ Edo «jangeletarako».
^ Lit. «irin lodia».
^ Edo «jangeletarako».
^ Edo «jangeletara».