Nehemias 6:1-19

  • Etsaiek berreraikuntzaren kontra jarraitu (1-14)

  • Harresia 52 egunetan amaitu (15-19)

6  Sanbalatek, Tobiasek, Gexem arabiarrak eta gure beste etsaiek harresia berreraiki nuela jakin zuten, baita harresian zulorik geratzen ez zela ere (nahiz eta oraindik ateak jartzea falta zitzaidan). 2  Orduan, Sanbalatek eta Gexemek segituan mezu hau bidali zidaten: «Etorri, eta elkartu gaitezen Ono lautadako herrixketako batean». Baina beraien asmoa, berez, niri kalte egitea zen. 3  Beraz, mezulariak bidali nituen beraiengana erantzun honekin: «Lan oso inportante baten erdian harrapatzen nauzue, eta ezin naiz jaitsi. Zuengana jaitsiko banintz, lana geldituko litzateke». 4  Lau aldiz bidali zidaten mezu berbera, eta lau aldietan gauza berbera erantzun nien. 5  Orduan, Sanbalatek niregana bere mezularia bidali zuen mezu berbera bosgarren aldiz emateko. Mezulariak irekita zegoen gutun bat zeraman eskuan. 6  Gutunean hauxe zegoen idatzita: «Zurrumurru bat zabaltzen ari da nazioetako jendearen artean. Zuk eta judutarrek erregearen aurka errebelatzeko asmoa duzuela diote, eta Gexemek ere gauza bera dio. Esaten dutenez, arrazoi horregatik ari zara harresia berreraikitzen. Eta, zurrumurru horren arabera, zu beraien errege izango zara. 7  Gainera, profetak izendatu dituzula diote, Jerusalem osoan zuri buruz honakoa esateko: “Judak errege bat du!”. Erregearen belarrietara iritsiko dira gauza hauek. Beraz, etorri eta hitz egin dezagun elkarrekin, horrela, egoera hau nola konpondu dezakegun ikusiko dugu». 8  Baina erantzun hau bidali nion: «Esaten duzun guzti-guztia gezurra da. Dena asmatzen ari zara*». 9  Izan ere, gu beldurtzen saiatzen ari ziren. Honakoa pentsatzen zuten: «Horrela desanimatu* egingo dira, eta ez dute lana inoiz bukatuko». Baina otoitz egin nuen: «Ene Jainko, eman indarra*». 10  Orduan, Xemaia —Delaiaren semea, Mehetabelen biloba— ikustera joan nintzen, bere etxean konfinatuta* zegoen bitartean. Eta esan zidan: «Elkartu gaitezen benetako Jainkoaren etxean, tenplu barruan, eta itxi ditzagun ateak, zu hiltzera datoz eta. Bai, gauez etorriko dira zu hiltzera». 11  Baina erantzun nion: «Ni gobernaria izanda, nolatan egingo dut ihes? Posible al da ni bezalako gizon batentzat tenpluan sartzea eta bizirik jarraitzea? Ez naiz sartuko!». 12  Orduan konturatu nintzen ez zuela Jainkoak bidali. Alderantziz, Tobias eta Sanbalat izan ziren dirua eman ziotenak nire aurka profetizatzeko. 13  Dirua eman zioten ni beldurtzeko eta nik bekatu egiteko. Horrela, nire izen ona zikintzeko eta nitaz gaizki hitz egiteko arrazoiak izango zituzten. 14  «Gogoratu, ene Jainko, Tobiasek eta Sanbalatek egindako guztia. Izan gogoan ere Noadias profetesa eta beste profetak, hainbestetan beldurtu nahi izan nindutenak». 15  Azkenik, 52 egunetan harresia amaitu zen, elul* hilabeteko 25. egunean. 16  Gure etsaiak horretaz enteratu eta inguruko nazioek hori ikusi bezain pronto, denak oso umiliatuta sentitu ziren*. Gainera, egindako lana gure Jainkoaren laguntzari esker bete zela onartu behar izan zuten. 17  Garai hartan, Judako nobleek gutun asko bidaltzen zizkioten Tobiasi, eta berak erantzun egiten zien. 18  Judako askok Tobiasi leialak izango zirela zin egin zuten. Izan ere, Xekaniasen —Arahren semearen— suhia zen; eta bere seme Jehohanan, Mexulamen —Berekiasen semearen— alabarekin ezkonduta zegoen. 19  Gainera, beraiek beti ondo hitz egiten zidaten Tobiasi buruz eta, gero, berarengana joaten ziren nik esandakoa kontatzera. Orduan, Tobiasek mezuak bidaltzen zizkidan ni beldurtzeko.

Oharra

^ Lit. «Zure bihotzeko gauzak dira».
^ Lit. «beraien eskuak nekatu».
^ Lit. «sendotu nire eskuak».
^ Edo «bere etxetik atera gabe».
^ Lit. «beraien begietan asko erori ziren».