Nehemias 3:1-32
-
Harresien berreraikuntza (1-32)
3 Eliaxib apaiz nagusia eta bere anaiak, hau da, apaizak Ardien Atea berreraikitzen hasi ziren. Orduan, santifikatu egin zuten* eta atea jarri zioten. Gainera, Meako Dorretik Hananeleko Dorreraino dagoen zatia ere santifikatu zuten.
2 Jerikoko gizonek harresiko hurrengo zatia berreraiki zuten. Eta Zakur-ek —Imriren semeak— hurrengo zatia berreraiki zuen.
3 Hasenaaren semeek Arrainaren Atea berreraiki zuten. Habeak jarri ondoren, atea jarri zuten, bere sarrailekin eta barrekin.
4 Meremotek —Uriaren semeak, Hakozen bilobak— hurrengo zatia konpondu zuen; Mexulamek —Berekiasen semeak, Mexezabelen bilobak— hurrengo zatia konpondu zuen; eta Zadokek —Baanaren semeak— hurrengo zatia konpondu zuen.
5 Tekoarrek hurrengo zatia konpondu zuten, baina beraien arteko gizon inportanteek ez zuten arduradunentzat lan eginez umiliatu* nahi izan.
6 Joiadak —Pasearen semeak— eta Mexulamek —Besodeiaren semeak— Hiri Zaharraren Atea berreraiki zuten. Habeak jarri ondoren, atea jarri zuten, bere sarrailekin eta barrekin.
7 Melatias gabaondarrak eta Jadon meronotarrak hurrengo zatia konpondu zuten. Beraiek Gabaongo eta Mizpako gizonak ziren, eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko eremuaren gobernariaren menpe zeuden*.
8 Uzielek —Harhaiaren semeak—, urregilea zenak, hurrengo zatia konpondu zuen. Eta Hananiasek, lurringilea zenak, hurrengo zatia konpondu zuen. Beraiek Jerusalemeko lurrean harriak* jarri zituzten Harresi Zabaleraino.
9 Refaiak —Hurren semeak— hurrengo zatia konpondu zuen. Bera Jerusalemeko eskualde erdiaren printze bat zen.
10 Jedaiak —Harumafen semeak— hurrengo zatia konpondu zuen, bere etxe aurrean zegoena. Hatuxek —Haxabniasen semeak— hurrengo zatia konpondu zuen.
11 Malkiak —Harimen semeak— eta Haxubek —Pahat-Moaben semeak— beste zati bat konpondu zuten, baita Labeen Dorrea ere.
12 Xalumek —Halohexen semeak— eta bere alabek beste zati bat konpondu zuten. Bera Jerusalemeko eskualde erdiaren printze bat zen.
13 Hanunek eta Zanoako biztanleek Bailarako Atea konpondu zuten: berreraiki egin zuten eta, ondoren, atea, sarrailak eta barrak jarri zizkioten. Gainera, harresiaren 445 metro* inguru konpondu zituzten, Errauts Pilen Ateraino.
14 Malkiak —Rekaben semeak—, Bet-Hakeremeko eskualdeko printze batek, Errauts Pilen Atea konpondu zuen: berreraiki egin zuen, eta atea, sarrailak eta barrak jarri zizkion.
15 Xalunek —Kolhozeren semeak—, Mizpako eskualdeko printze batek, Iturriko Atea konpondu zuen: berreraiki egin zuen, eta teilatua, atea, sarrailak eta barrak jarri zizkion. Gainera, Kanaleko Uraskako harresia —Erregearen Lorategiaren ondoan dagoena— berreraiki zuen, Dabiden Hiritik jaisten den Eskaileraraino.
16 Nehemiasek —Azbuken semeak—, Bet-Zurreko eskualde erdiaren printze batek, hurrengo zatia konpondu zuen, Dabiden Hilobien aurretik hasita putzu artifizialeraino eta Boteretsuen Etxeraino.
17 Lebitarrek hurrengo zatia konpondu zuten, Rehumek —Baniren semeak— gainbegiratuta; Haxabiasek, Keilako eskualde erdiaren printze batek, hurrengo zatia konpondu zuen bere eskualdearen izenean.
18 Beste lebitar batzuek hurrengo zatia konpondu zuten. Babaik —Henadaden semeak—, Keilako eskualde erdiaren printze batek, gainbegiratzen zituen.
19 Ezer-ek —Jexuaren semeak—, Mizpako printze batek, hurrengo zatia konpondu zuen, Armategirako igoeraren aurrean zegoena, Kontrahormaren ondokoa.
20 Barukek —Zabairen semeak— gogotsu egin zuen lan eta hurrengo zatia konpondu zuen, Kontrahormatik Eliaxib apaiz nagusiaren etxeko sarreraraino.
21 Meremotek —Uriaren semeak, Hakozen bilobak— hurrengo zatia konpondu zuen, Eliaxiben etxeko sarreratik hasita etxearen amaieraraino.
22 Jordango eskualdeko* apaizek hurrengo zatia konpondu zuten.
23 Benjaminek eta Haxubek hurrengo zatia konpondu zuten, beraien etxearen aurrean zegoena. Azariasek —Maaseiaren semeak, Ananiaren bilobak— hurrengo zatia konpondu zuen, bere etxetik gertu zegoena.
24 Binuik —Henadaden semeak— hurrengo zatia konpondu zuen, Azariasen etxetik hasita Kontrahormaraino eta izkinaraino.
25 Palalek —Uzairen semeak— hurrengo zatia konpondu zuen, Kontrahormaren eta Erregearen Etxetik* ateratzen den dorrearen aurrean dagoena, gorago dagoena, Guardiaren Patioaren parte dena. Pedaiak —Paroxen semeak— hurrengo zatia konpondu zuen.
26 Ofelen bizi ziren tenpluko zerbitzariek* hurrengo zatia konpondu zuten, ekialdeko Uraren Atearen aurreraino eta ateratzen den dorreraino.
27 Tekoarrek beste zati bat konpondu zuten, ateratzen den dorre handiaren aurretik hasita Ofelgo harresiraino.
28 Apaizek Zaldien Atea baino gorago dagoen zatia konpondu zuten, bakoitzak bere etxearen aurrekoa.
29 Zadokek —Imerren semeak— hurrengo zatia konpondu zuen, bere etxearen aurrean zegoena.
Xemaiak —Xekaniasen semeak—, Ekialdeko Atearen guardiak, hurrengo zatia konpondu zuen.
30 Hananiasek —Xelemiasen semeak— eta Hanunek —Zalafen seigarren semeak— hurrengo zatia konpondu zuten.
Mexulamek —Berekiasen semeak— hurrengo zatia konpondu zuen, bere etxearen* aurrean zegoena.
31 Malkiak —urregileen gremioko kide batek— hurrengo zatia konpondu zuen, tenpluko zerbitzarien eta merkatarien etxeraino, Inspekzio Atearen aurrean dagoena, eta izkinako teilatuaren gelaraino.
32 Urregileek eta merkatariek hurrengo zatia konpondu zuten, izkinako teilatuaren gelatik hasita Ardien Ateraino.

