Nehemias 11:1-36
-
Jerusalemera jendea bizitzera joan berriro (1-36)
11 Herriko printzeak Jerusalemen bizi ziren. Baina herriko gainontzekoen artean zotz egin zuten. Horrela, hamar familietatik bat aukeratu zuten Jerusalemera —hiri santura— bizitzera joateko. Eta gainerako bederatzi familiak beste hirietan bizitzen geratu ziren.
2 Gainera, beste gizon batzuk Jerusalemera bizitzera joateko boluntario bezala aurkeztu ziren, eta herriak zoriondu* egin zituen.
3 Hauek dira Jerusalemen bizi ziren probintziako buruzagiak. (Gainontzeko israeldarrak, apaizak, lebitarrak, tenpluko zerbitzariak* eta Salomonen zerbitzarien semeak* Judako beste hirietan bizi ziren, norbera bere hiriko lursailean.
4 Judaren eta Benjaminen tribuko batzuk ere Jerusalemen bizi ziren.) Judaren tribukoak: Ataia —Uziasen semea, Zakariasen semea, Amariasen semea, Xefatiasen semea, Mahalalelen semea, Perezen familiakoa—
5 eta Maaseia —Baruken semea, Kolhozen semea, Hazaiasen semea, Adaiaren semea, Joiariben semea, Zakariasen semea, xelatarren familiakoa—.
6 Guztira, Jerusalemen bizi ziren Perezen semeak 468 gizon boteretsu ziren.
7 Benjaminen tribukoak: Salu —Mexulamen semea, Joeden semea, Pedaiaren semea, Kolaiaren semea, Maaseiaren semea, Itielen semea, Jexaiaren semea—
8 eta, gainera, Gabai eta Salai: guztira, 928.
9 Joel —Zikriren semea— beraien hiriko arduraduna zen, eta Juda —Hasenuaren semea— bigarren arduraduna.
10 Apaizak: Jedaia —Joiariben semea—, Jakin,
11 Seraia —Hilkiasen semea, Mexulamen semea, Zadoken semea, Meraioten semea, Ahituben semea, benetako Jainkoaren etxeko* buruzagi bat zena—
12 eta tenpluan zerbitzatzen zuten bere anaiak: guztira, 822; eta Adaia —Jerohamen semea, Pelaliasen semea, Amziren semea, Zakariasen semea, Paxjurren semea, Malkiasen semea—
13 eta bere anaiak, familietako buruak zirenak: guztira, 242; eta Amaxai —Azarelen semea, Ahzairen semea, Mexilemoten semea, Imerren semea—
14 eta bere anaiak, gizon boteretsuak eta ausartak zirenak: guztira, 128. Zabdiel, familia inportante baten kidea zena, beraien arduraduna zen.
15 Lebitarrak: Xemaia —Haxuben semea, Azrikamen semea, Haxabiasen semea, Buniren semea—,
16 eta Xabetai eta Jozabad, lebitarren buruzagiak zirenak eta benetako Jainkoaren etxearen kanpoan egiten ziren lanez arduratzen zirenak,
17 eta Matanias —Mikeasen semea, Zabdiren semea, Asafen semea—, koru zuzendaria zena eta otoitzean zehar gorespenak zuzentzen zituena, eta Bakbukias —bere anaien artean bigarrena— eta Abda —Xamuaren semea, Galalen semea, Jedutunen semea—.
18 Guztira, hiri santuan 284 lebitar zeuden.
19 Eta atezainak Akub, Talmon eta bere anaiak ziren: guztira, 172.
20 Gainontzeko israeldarrak, apaizak eta lebitarrak Judako beste hirietan zeuden, bakoitza heredatutako lursailean*.
21 Tenpluko zerbitzariak Ofelen bizi ziren, eta Ziha eta Gixpa beraien arduradunak ziren.
22 Jerusalemen, lebitarren arduraduna Uzi zen —Baniren semea, Haxabiasen semea, Mataniasen semea, Mikaren semea, Asafen familiakoa, kantariak zirenak—. Bera benetako Jainkoaren etxean egiten ziren lanen arduraduna zen.
23 Erregeak agindu bat eman zuen kantarien alde, eta beraien eguneroko beharrak asetzeko soldata bat eman behar zitzaien.
24 Eta Petahias, Mexezabelen semea —Judaren semea zen Zeraren familiakoa—, erregearen aholkularia zen* herriarekin zerikusia zuen guztian.
25 Judako tribuko batzuk hurrengo herrixketan eta herrixka horien soroetan bizi ziren: Kiriat-Arbanen eta inguruko herrietan*, Dibonen eta inguruko herrietan, Jekabzeelen eta inguruko herrixketan,
26 Jexuan, Moladan, Bet-Peleten,
27 Hazar-Xualen, Beer-Xeban eta inguruko herrietan,
28 Ziklagen, Mekonan eta inguruko herrietan,
29 En-Rimonen, Zoran, Jarmuten,
30 Zanoan, Adulamen eta inguruko herrixketan, Lakixen eta bertako soroetan, eta Azekan eta inguruko herrietan. Beer-Xebatik Hinomeko bailararaino dagoen eremuan jarri ziren bizitzen.
31 Eta Benjamingo tribuko jendea hurrengo herrietan bizi zen: Geban, Mikmashen, Aian, Betelen eta inguruko herrietan,
32 Anatoten, Noben, Ananian,
33 Hazorren, Raman, Gitaimen,
34 Hadiden, Zeboimen, Nebalaten,
35 Loden eta Onon, artisauen bailaran.
36 Eta Judako lebitar talde batzuk Benjaminen jarri ziren bizitzen.

