Esdras 2:1-70

  • Itzuli ziren desterratuen zerrenda (1-67)

    • Tenpluko zerbitzariak (43-54)

    • Salomonen zerbitzarien semeak (55-57)

  • Tenplurako eskaintza boluntarioak (68-70)

2  Hauek izan ziren Babiloniatik atera ziren probintziako* biztanleak —hau da, Babiloniako Nabukodonosor erregeak juduak gatibu eraman zituen horien ondorengoak— eta geroago Jerusalemera eta Judara itzuli zirenak, bakoitza bere hirira. 2  Beraien buruzagiak hauek izan ziren: Zorobabel, Jexua, Nehemias, Seraia, Reelaia, Mardokeo, Bilxan, Mispar, Bigbai, Rehum eta Baanah. Hauek izan ziren itzuli ziren Israelgo gizonen kopuruak: 3  Paroxen semeak*: 2.172; 4  Xefatiasen semeak: 372; 5  Arahren semeak: 775; 6  Pahat-Moaben semeak, Jexua eta Joaben semeak zirenak: 2.812; 7  Elamen semeak: 1.254; 8  Zaturen semeak: 945; 9  Zakairen semeak: 760; 10  Baniren semeak: 642; 11  Bebairen semeak: 623; 12  Azgaden semeak: 1.222; 13  Adonikamen semeak: 666; 14  Bigbairen semeak: 2.056; 15  Adin-en semeak: 454; 16  Ezekiasen familiako Aterren semeak: 98; 17  Bezairen semeak: 323; 18  Joraren semeak: 112; 19  Haxumen semeak: 223; 20  Gibarren semeak*: 95; 21  Belengo biztanleak: 123; 22  Netofako gizonak: 56; 23  Anatoteko gizonak: 128; 24  Azmabeteko biztanleak: 42; 25  Kiriat-Jearimeko, Kefirako eta Beeroteko biztanleak: 743; 26  Ramako eta Gebako biztanleak: 621; 27  Mikmaseko gizonak: 122; 28  Betelgo eta Haiko gizonak: 223; 29  Neboko biztanleak: 52; 30  Magbixeko biztanleak*: 156; 31  beste Elamen semeak: 1.254; 32  Harimen semeak: 320; 33  Lodeko, Hadideko eta Onoko biztanleak: 725; 34  Jerikoko biztanleak: 345; 35  eta Senaako biztanleak*: 3.630. 36  Hauek izan ziren apaizen kopuruak: Jexuaren familiako Jedaiaren semeak: 973; 37  Imerren semeak: 1.052; 38  Paxjurren semeak: 1.247; 39  eta Harimen semeak: 1.017. 40  Hau izan zen lebitarren kopurua: Hodabiasen familiako Jexuaren eta Kadmielen semeak: 74. 41  Hau izan zen kantarien kopurua: Asafen semeak: 128. 42  Hau izan zen atezainen kopurua: Xalumen semeak, Aterren semeak, Talmonen semeak, Akuben semeak, Hatitaren semeak eta Xobairen semeak, guztira: 139. 43  Hauek izan ziren tenpluko zerbitzariak*: Ziharen semeak, Hasufaren semeak, Tabaoten semeak, 44  Kerosen semeak, Siaharen semeak, Padonen semeak, 45  Lebanaren semeak, Hagabaren semeak, Akuben semeak, 46  Hagaben semeak, Salmairen semeak, Hananen semeak, 47  Gidelen semeak, Gaharren semeak, Reaiaren semeak, 48  Rezinen semeak, Nekodaren semeak, Gazamen semeak, 49  Uzaren semeak, Pasearen semeak, Besairen semeak, 50  Asnaren semeak, Meunimen* semeak, Nefusimen* semeak, 51  Bakbuken semeak, Hakufaren semeak, Harhurren semeak, 52  Bazluten semeak, Mehidaren semeak, Harxaren semeak, 53  Barkosen semeak, Sisararen semeak, Temaren semeak, 54  Neziasen semeak eta Hatifaren semeak. 55  Hauek izan ziren Salomonen zerbitzarien semeak: Sotairen semeak, Sofereten semeak, Perudaren semeak, 56  Jaalahren semeak, Darkonen semeak, Gidelen semeak, 57  Xefatiasen semeak, Hatilen semeak, Pokeret-Hazebaimen semeak eta Amiren semeak. 58  Guztira, tenpluko zerbitzariak eta Salomonen zerbitzarien semeak 392 ziren. 59  Hurrengo hauek Tel-Mela, Tel-Harxa, Kerub, Adon eta Imer hirietatik etorri ziren, baina ezin izan zuten beraien familietako buruak israeldarrak ziren ala ez ziurtatu, ezta beraien jatorria israeldarra zen ala ez ere: 60  Delaiaren semeak, Tobiasen semeak eta Nekodaren semeak: 652. 61  Hauek izan ziren apaizen semeak: Habaiaren semeak, Hakozen semeak eta Barzilairen semeak (Barzilai honek, Galaadeko Barzilairen alabetako batekin ezkondu zelako hartu zuen izen hori). 62  Horiek, beraien genealogia frogatzeko asmoz, euren familien izenen bila aritu ziren erregistroetan. Baina ez zituztenez aurkitu, ez zitzaien apaiz bezala zerbitzatzen utzi*. 63  Gobernariak* gauza santuenetatik ez zutela jan behar esan zien, Urima eta Tumima erabili ahal zituen apaiz bat agertu arte eta honek Jainkoari kontsulta egin arte. 64  Hau izan zen talde* osoaren kopurua: 42.360. 65  Horretaz gain, gizonezko eta emakumezko 7.337 esklabo zeuden, eta gizonezko eta emakumezko 200 kantari. 66  Gainera, 736 zaldi eta 245 mando zituzten, 67  baita 435 gamelu eta 6.720 asto ere. 68  Jerusalemen Jehobaren etxera iritsi zirenean, familietako buru batzuek eskaintza boluntarioak egin zituzten benetako Jainkoaren etxea toki berean berreraikitzeko. 69  Bakoitzak ahal zuena eman zuen, eta guztira hau bildu zuten eraikuntzaren altxortegirako: 512,5 kilo* urre, 2.850 kilo* zilar eta apaizentzako 100 tunika. 70  Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko zerbitzariak eta herriko pertsona batzuk, euren hirietan jarri ziren bizitzen. Gainontzeko israeldar guztiak ere norbera bere hirian jarri zen bizitzen.

Oharra

Seguruenik, Babiloniako probintziari edo Judako probintziari egiten dio erreferentzia.
Kapitulu honetan «seme» hitzak «ondorengo» ere esan nahi dezake.
Edo agian «Gibarreko biztanleak».
Edo agian «Magbixen semeak».
Edo agian «Senaaren semeak».
Edo «netineoak». Lit. «emanak zirenak».
Edo agian «meunimdarren».
Edo agian «nefusimdarren».
Edo «zikintzat hartuak izan ziren eta ezin izan zuten apaiz bezala zerbitzatu».
Edo «Tirxatak». Titulu hau persiarrek probintziako gobernariari ematen zioten.
Lit. «kongregazio».
Lit. «61.000 drakma». Orokorrean, drakma hau darikoaren parekoa zen. Darikoa 8,4 gramo pisatzen zituen urrezko txanpon persiarra zen. Ez da Idazki Grekoetan agertzen den drakma. Ikusi B14 eransk.
Lit. «5.000 mina». Idazki Hebrearretan agertzen den mina 570 gramokoa zen. Ikusi B14 eransk.