Esdras 10:1-44
10 Esdras, negarrez zegoela eta benetako Jainkoaren etxe aurrean ahoz behera etzanda zegoela, otoitz egiten eta herriaren bekatuak aitortzen ari zen. Bitartean, Israelgo gizon, emakume eta haur talde handi bat bere inguruan elkartu zen; jende guztia negar eta negar ari zen.
2 Orduan, Xekaniasek —Jehielen semea* eta Elamen semeetakoa zenak— esan zion Esdrasi: «Desleialtasunez jokatu dugu gure Jainkoaren kontra, zeren inguruko herrietako emakume atzerritarrekin ezkondu gara*. Hala eta guztiz ere, oraindik esperantza dago Israelentzat.
3 Egin dezagun itun bat geure Jainkoarekin: promestu diezaiogun emazte horiek eta euren seme-alabak bueltan* bidaliko ditugula. Horrela, Jehobak esandakoari obedituko diogu, baita gure Jainkoaren aginduei errespetu handia diotenek* esandakoari ere. Bete dezagun Legea.
4 Altxatu zaitez, zeren hau zure ardura da, eta gu zurekin gaude. Izan ausarta eta ekin lanari».
5 Esdras, orduan, altxatu egin zen eta esandakoa beteko zutela zin egiteko eskatu zien apaizen, lebitarren eta Israel osoaren buruzagiei. Beraz, beraiek zin egin zuten.
6 Esdras benetako Jainkoaren etxe aurrean zegoen eta handik Jehohananek —Eliaxiben semeak— tenpluan zeukan gelara* joan zen. Joan zen, bai, baina ez zuen ezer jan, ezta urik edan ere, zeren desterrutik itzulitakoen desleialtasunagatik doluan zegoen.
7 Orduan, Juda eta Jerusalem osoan zehar hau anuntziatu zuten: desterrutik itzulitako guztiak Jerusalemen elkartzeko.
8 Eta printzeek eta adindunek erabakitakoaren arabera, hiru eguneko epean agertzen ez zenari bere gauza guztiak konfiskatuko zitzaizkion eta desterratuen kongregaziotik kanporatua izango zen.
9 Beraz, Judako eta Benjamingo gizonak Jerusalemen elkartu ziren hiru eguneko epean; bederatzigarren hilabeteko 20. eguna zen. Herri osoa benetako Jainkoaren etxeko patioan zegoen eserita, gai larri honengatik eta ari zuen euri zaparradarengatik dardarka.
10 Esdras apaiza, orduan, altxatu egin zen eta esan zien: «Desleial jokatu duzue emakume atzerritarrekin ezkontzean, eta horrela, Israelen errua handitu duzue.
11 Orain, aitortu zeuen bekatua Jehobari, zeuen arbasoen Jainkoari, eta egin ezazue bere nahia. Separatu zaitezte inguruko lurraldeko jendearengandik eta emazte atzerritarrengandik».
12 Hau entzutean, kongregazio osoak ahots ozenez erantzun zuen: «Zuk zeuk esan bezalaxe egingo dugu.
13 Hala ere, asko gara eta euri garaian gaude eta ezin gara kanpoan geratu. Gainera, arazo hau ez da egun batean edo bitan konponduko, zeren oso errebeldeak izan gara.
14 Beraz, mesedez, utzi gure printzeei hemen geratzen kongregazio osoaren izenean. Eta gero, zehaztutako egun batean, etorri daitezela emakume atzerritarrekin ezkondutako hiritar guztiak hiri bakoitzeko adindun eta epaileekin batera. Horrela, gure Jainkoak gai honengatik gurekin biziki haserretuta egoteari utziko dio».
15 Baina Jonatan —Asahelen semea— eta Jahzeia —Tikbaren semea— ez zeuden erabakiarekin ados, eta Mexulam eta Xabetai lebitarrak beraien alde jarri ziren.
16 Hala ere, desterrutik itzuli zirenek adostutakoa egin zuten. Eta hamargarren hilabeteko lehen egunean, Esdras apaiza eta familietako buruak —guztiak izenez erregistratuak— aparte bildu ziren arazoa aztertzeko.
17 Eta lehen hilabeteko lehen egunean, emakume atzerritarrekin ezkonduta zeuden gizon guztien egoerak aztertzeaz amaitu zuten.
18 Eta apaizen seme batzuk emakume atzerritarrekin ezkondu zirela jakin zen. Jexuaren —Jehozadaken semearen— semeetatik eta bere anaietatik hauek izan ziren: Maaseia, Eliezer, Jarib eta Gedalias.
19 Baina haiek beraien emazteak bueltan bidaliko zituztela promestu zuten*. Gainera, errudunak zirenez, bekatuarengatik artaldeko ahari bat eskainiko zuten.
20 Imerren semeetatik: Hanani eta Zebadias;
21 Harimen semeetatik: Maaseia, Elias, Xemaia, Jehiel eta Uzias;
22 Paxjurren semeetatik: Elioenai, Maaseia, Ismael, Netanel, Jozabad eta Eleasa.
23 Lebitarretatik: Jozabad, Ximei, Kelaia —hau da, Kelita—, Petahias, Juda eta Eliezer;
24 kantarietatik: Eliaxib; eta atezainetatik: Xalum, Telem eta Uri.
25 Israeldarretatik, Paroxen semeetatik: Ramias, Izias, Malkia, Mijamin, Eleazar, Malkia eta Benaia;
26 Elamen semeetatik: Matanias, Zakarias, Jehiel, Abdi, Jeremot eta Elias;
27 Zaturen semeetatik: Elioenai, Eliaxib, Matanias, Jeremot, Zabab eta Aziza;
28 Bebairen semeetatik: Jehohanan, Hananias, Zabai eta Atlai;
29 Baniren semeetatik: Mexulam, Maluk, Adaia, Jaxub, Xeal eta Jeremot;
30 Pahat-Moaben semeetatik: Adna, Kelal, Benaia, Maaseia, Matanias, Bezalel, Binui eta Manases;
31 Harimen semeetatik: Eliezer, Ixia, Malkia, Xemaia, Ximeon,
32 Benjamin, Maluk eta Xemarias;
33 Haxumen semeetatik: Matenai, Matatah, Zabab, Elifelet, Jeremai, Manases eta Ximei;
34 Baniren semeetatik: Maadai, Amram, Uel,
35 Benaia, Bedeia, Keluhi,
36 Banias, Meremot, Eliaxib,
37 Matanias, Matenai eta Jaasu;
38 Binuiren semeetatik: Ximei,
39 Xelemias, Natan, Adaia,
40 Maknadebai, Xaxai, Xarai,
41 Azarel, Xelemias, Xemarias,
42 Xalum, Amarias eta Jose;
43 Neboren semeetatik: Jeiel, Matitias, Zabab, Zebina, Jadai, Joel eta Benaia.
44 Horiek guztiak emakume atzerritarrekin zeuden ezkonduta, eta beraien emazteak, euren seme-alabekin batera, bueltan bidali zituzten.

