1 Timoteori 6:1-21
6 Esklabotzaren uztarriaren azpian daudenek segi dezatela ohore osoa ematen beraien jabeei, horrela, ez da inoiz gaizki hitz egingo Jainkoaren izenari buruz eta bere irakaspenei buruz.
2 Are gehiago, jabe sinestunak dituztenek ez ditzatela hauek errespeturik gabe tratatu anaiak izateagatik. Horren ordez, oraindik hobeto zerbitzatu behar dituzte, zeren zerbitzu on hori jasotzen duten jabeak beraien fedekideak eta anaia maiteak dira.
Zuk segi gauza horiek irakasten eta aholku horiek ematen.
3 Norbaitek beste irakaspen* bat irakasten badu, eta Jesu Kristo gure Jaunaren instrukzio osasuntsuarekin* edo Jainkoari debozioa izatearekin bat datozen irakaspenekin ados ez badago,
4 harrokeriaz puztuta dago eta ez du ezertxo ere ulertzen. Hitzei buruzko eztabaida eta debateekin obsesionatuta dago*. Gauza horiek honakoak sortzen dituzte: inbidiak, borrokak, kalumniak*, susmo maltzurrak
5 eta txorakeriei buruzko etengabeko eztabaidak, egia ez duten adimen usteleko gizonek bultzatutakoak. Izan ere, Jainkoari debozioa izanez zerbait irabazi dezaketela pentsatzen dute.
6 Eta egia da, Jainkoari debozioa izanez asko irabazi dezakegu, daukagunarekin pozik gaudenean*.
7 Zeren ez genuen mundura ezer ekarri, eta ezin dugu ezertxo ere eraman.
8 Beraz, janaria* eta arropa* baditugu, egon gaitezen pozik gauza horiekin.
9 Baina aberatsak izateko determinazioa dutenak tentazioetan eta tranpetan erortzen dira, baita zentzugabeak eta kaltegarriak diren desira askotan ere, eta desira horiek suntsipenera eta hondamendira eramaten dituzte.
10 Zeren diruari maitasuna izatea mota guztietako gauza kaltegarrien sustraia da, eta batzuk, maitasun hori asetu nahian, fedetik desbideratu dira eta sufrimendu asko eragin dizkiote euren buruari*.
11 Baina zuk, Jainkoaren gizonak, ihes egin gauza horietatik. Bilatu justizia, Jainkoari debozioa, fedea, maitasuna, iraupena eta lasaitasuna*.
12 Borrokatu fedearen borroka bikaina. Eutsi gogor betirako biziari. Betirako bizi horretara deitua izan zinen, eta bizi horri buruz deklarazio publiko bikaina egin zenuen lekuko askoren aurrean.
13 Jainkoaren —gauza guztiak bizirik mantentzen dituenaren— eta Kristo Jesusen —Pontzio Pilatoren aurrean lekuko bezala deklarazio publiko bikaina egin zuenaren— aurrean, honakoa agintzen dizut:
14 obeditu agindua modu garbian eta akatsgabean Jesu Kristo gure Jaunaren agerpena arte.
15 Agerpen hori Jaun zoriontsu eta Boteretsu bakarrak erakutsiko du horretarako finkatutako garaietan. Bera errege bezala gobernatzen dutenen Erregea da eta jaun bezala gobernatzen dutenen Jauna.
16 Berak bakarrik du hilezkortasuna, iristea ezinezkoa den argian bizi da, eta gizakirik ez du bera ikusi eta ezin du ikusi. Jaso dezala berak ohorea eta botere eternala. Amen.
17 Eman instrukzio* hauek sistema* honetan aberatsak direnei: ez daitezela harroputzak izan, eta ez dezatela seguruak ez diren aberastasunetan beraien esperantza jarri, Jainkoarengan baizik, bera baita gozatzen ditugun gauza guztiak ugaritasunez ematen dizkiguna.
18 Esaiezu ongi dagoena egiteko, ekintza onetan aberatsak izateko, eskuzabalak izateko eta konpartitzeko prest egoteko.
19 Modu horretara, altxor bat eskuratuko dute, etorkizunerako oinarri on bat, eta horrela benetako biziari gogor eustea lortuko dute.
20 Ene Timoteo, zaindu zure esku utzi dena, eta saihestu santua dena mespretxatzen duen baliorik gabeko hizkera, baita faltsuki «ezagutza» deitzen denaren kontraesanak ere.
21 Ezagutza hori izateaz harrotzeagatik, batzuk fedetik desbideratu dira.
Egon dadila zuekin merezigabeko eskuzabaltasuna.
Oharra
^ Edo «doktrina».
^ Edo «onuragarriarekin, sanoarekin».
^ Edo «debateengatik obsesio kaltegarria du».
^ Edo «hitz mingarriak».
^ Edo «autosufizientziarekin batera datorrenean».
^ Edo «elikagaiak».
^ Edo agian «babeslekua». Lit. «estalkia».
^ Edo «min askorekin euren burua zulatu dute».
^ Edo «agindu».

