1 Timoteori 3:1-16

  • Arduradunentzako baldintzak (1-7)

  • Kongregazioko laguntzaileentzako baldintzak (8-13)

  • Jainkoari debozioa izatearekin lotuta dagoen sekretu sakratua (14-16)

3  Esaten dudan hau fidagarria da: gizon bat arduradun izateko ahalegintzen ari bada, oso lan ona nahi du. 2  Arduradunak honelakoa izan behar du: ezer leporatu ezin zaiona, emazte bakarreko senarra, ohituretan neurritsua, zentzuduna*, ordenatua, hospitalitatea erakusten duena, irakasteko gai; 3  ez du mozkorra izan behar, ezta biolentoa* ere, arrazoitsua baizik; ez du liskarzalea izan behar, ezta dirua maitatu behar ere; 4  bere familia ondo zuzendu* behar du, eta bere autoritatea seriotasun osoz errespetatzen duten seme-alabak izan behar ditu* 5  (zeren gizon batek ez badaki bere familia zuzentzen*, nola zainduko du Jainkoaren kongregazioa?); 6  ez du duela gutxi kristau bihurtu den norbait izan behar, harropuztu ez dadin eta Deabruak jaso zuen kondena bera jaso ez dezan. 7  Gainera, kanpokoen artean izen ona* izan behar du; horrela, inork ezingo dio ezer leporatu* eta ez da Deabruaren tranparen batean eroriko. 8  Kongregazioko laguntzaileek ere serioak izan behar dute, ez dute mingain bikoitzekoak* izan behar, ez dute ardo asko edan behar, ezta dirua eta ondasunak kodiziaz bilatu behar ere, 9  baizik eta fedearen sekretu sakratuari kontzientzia garbiz gogor eutsi behar diote. 10  Gainera, lehenengo jarri dadila beraien gaitasuna proban*; orduan, akusaziorik gabe badaude, laguntzaile* bezala zerbitzatu dezatela. 11  Era berean, emakumeek serioak izan behar dute, eta ez kalumniatzaileak. Ohituretan neurritsuak eta gauza guztietan leialak izan behar dute. 12  Izan daitezela kongregazioko laguntzaileak emazte bakarreko senarrak, beraien seme-alabak eta familia ondo zuzenduz. 13  Zeren beraien zerbitzua ondo betetzen ari diren gizonak izen ona eta Kristo Jesusengan duten fedeari buruz hitz egiteko askatasun* handia lortzen ari dira. 14  Hemendik gutxira zu ikustera joatea espero dudan arren, gauza hauek idazten dizkizut. 15  Horrela, atzeratzen banaiz ere, Jainkoaren etxean, hau da, Jainko biziaren kongregazioan —egiaren zutabe eta oinarrian— nola portatu behar duzun jakingo duzu. 16  Hala da, Jainkoari debozioa izatearekin lotuta dagoen sekretu sakratua dudarik gabe handia da: “Haragian ezagutzera eman zen, espirituan justu deklaratua izan zen, aingeruei agertu zitzaien, nazioen artean berari buruz predikatu zuten, munduan berarengan sinetsi zuten, zeruan aintzaz onartua izan zen”.

Oharra

Edo «zentzu onekoa».
Edo «kolpekaria».
Edo «familiaburu ona izan».
Edo «eta seme-alabak menpean izan behar ditu seriotasun osoz».
Edo «familiaburu ona izaten».
Edo «kanpokoen testigantza bikaina».
Edo «bere izen ona zikindu».
Edo «hitz egitean faltsuak».
Edo «egiaztatu ea baldintzak betetzen dituzten».
Lit. «ministro».
Edo «konfiantza».