1 Timoteori 2:1-15
2 Beraz, lehenik eta behin, mota guztietako pertsonen alde erreguak, otoitzak eta eskaerak egitea, eta eskerrak ematea gomendatzen dut,
2 horien artean, erregeen eta goi mailako* posizioetan daudenen alde. Horrela, bizitza lasaia eta baketsua eraman ahal izango dugu, Jainkoari debozio eta seriotasun osoz.
3 Hori ona eta atsegina da gure Salbatzailearen, Jainkoaren, ikuspuntutik,
4 bere nahia honakoa baita: mota guztietako pertsonak salbatu daitezela eta egiaren ezagutza zehatza izatera iritsi daitezela.
5 Zeren Jainko bakar bat dago, eta bitartekari bakar bat Jainkoaren eta gizakien artean: gizon bat, Kristo Jesus,
6 guztien* alde bere burua baliokidea* den erreskate bezala eman zuena. Momentu egokian, horren inguruko testigantza emango da.
7 Testigantza hori emateko predikatzaile eta apostolu izendatua izan nintzen, hau da, nazioentzako fede eta egiaren irakasle; egia diot, ez dut gezurrik esaten.
8 Beraz, toki guztietan gizonek otoitz egiten jarraitzea nahi dut, esku leialak altxatuz, haserrerik eta eztabaidarik gabe.
9 Bestalde, emakumeak arropa egokiarekin* jantzi behar dira, eta modestiaz eta zentzu onez apaindu, ez trentzaz eginiko orrazkerekin eta urrearekin, edo perla edo oso jantzi garestirekin,
10 baizik eta ekintza onak eginez, Jainkoari debozioa diotela esaten duten emakumeengandik espero den bezalaxe.
11 Emakumeak isilean* ikasi dezala, sumisio osoz.
12 Ez dut emakumeak irakastea baimentzen, ezta gizonaren gain autoritatea izatea ere, baizik eta isilean* egon behar du.
13 Zeren lehendabizi Adam izan zen sortua, eta ondoren Eba.
14 Gainera, Adam ez zen engainatua izan, baizik eta emakumea izan zen guztiz engainatua, eta bekatari bihurtu zen.
15 Hala ere, emakumeak babestuak izango dira haurrak izateari esker, baldin eta fedean, maitasunean eta santutasunean —zentzu onarekin batera— mantentzen badira.

