Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

24. PASARTEA

Emandako hitza hautsi zuten

Emandako hitza hautsi zuten

Jehobak Moisesi esan zion: «Igo mendira niregana. Nire legeak harrizko taulatan idatzi ondoren emango dizkizut». Moises mendira igo eta 40 egun eta gauez egon zen han. Bitartean, Jehobak hamar lege garrantzitsu idatzi zituen harrizko bi taulatan eta Moisesi eman zizkion. Lege hauei Hamar Aginduak esaten zaie.

Handik denbora gutxira, Moisesek bakarrik utzi zituela pentsatu zuten israeldarrek. Beraz, Aaroni esan zioten: «Gidatuko gaituen norbait nahi dugu. Egiguzu jainko bat!». Aaronek orduan: «Ekarri daukazuen urrea». Urrea urtu eta zekor-irudi bat egin zuen. Gero, herriak esan zuen: «Zekor hau Egiptotik askatu gaituen gure Jainkoa da!». Urrezko zekorra gurtzen hasi ziren jai bat ospatuz. Oker al zegoen egiten ari zirena? Bai, herriak Jehoba bakarrik gurtuko zuela promestu baitzuen. Emandako hitza hausten ari ziren.

Jehobak gertatzen ari zena ikustean Moisesi esan zion: «Jaitsi herriarengana. Ni desobeditzen eta gezurrezko jainko bat gurtzen ari dira». Moises, orduan, menditik jaitsi zen bi taulak eramanez.

Kanpalekura gerturatzean, Moisesek herria abesten entzun zuen. Gero, dantzan eta zekorraren aurrean belaunikatzen ikusi zituen. Moises erabat haserretu zen eta bi taulak lurrera jaurti zituen txiki-txiki eginez. Irudia berehala suntsitu zuen. Orduan, Aaroni galdetu zion: «Nola eginarazi dizu herriak honelako gauza itsusia?». Aaronek erantzun: «Ez zaitez haserretu. Badakizu nolakoa den jende hau. Jainko bat nahi zuten, beraz, beraien urrea sutara bota eta, hara, zekor hau atera da!». Aaronek egin zuena gaizki zegoen. Segituan, Moises mendira igo zen berriz ere eta herriari barkatzeko erregutu zion Jehobari.

Jehobak bere esana egin nahi zutenei barkatu egin zien. Zeinen garrantzitsua zen israeldarrentzat Moisesen gida jarraitzea, ezta?

«Jainkoari promesen bat egin badiozu, bete lehenbailehen, ez baititu atsegin axolagabeak. Bete hitzemana» (Kohelet 5:3 [5:4NW ]).