13. atalaren sarrera
Jesus jende akastunaren alde bizitza ematera etorri zen lurrera. Hil zen arren, mundua garaitu zuen. Izan ere, Jehoba bere semearekin leiala izan zen eta berpiztu egin zuen. Hil baino lehentxeago, Jesusek besteak apaltasunez zerbitzatu zituen eta egin zituzten akatsak ere barkatu zizkien. Berpiztu ondoren, ikasleen aurrean agertu zen eta berak emandako lana nola egin irakatsi zien. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu lan berdinean parte hartzeko dugun aukera estimatzen.
ATAL HONETAN
87. PASARTEA
Jesusen azken afaria
Jesusek argibide garrantzitsuak ematen dizkie bere apostoluei elkarrekin izaten duten azken afarian.
88. PASARTEA
Jesus atxilotua
Judasek ezpatak eta makilak daramatzan gizon-talde handi bat Getsemaniko baratzera zuzentzen du Jesus atxilotzeko.
89. PASARTEA
Pedrok Jesus ukatu zuen
Zer gertatzen da Kaifasen etxeko patioan? Zer gertatzen zaio Jesusi etxe barruan?
93. PASARTEA
Jesus zerura itzuli zen
Zerura igora aurretik, Jesusek argibide garrantzitsuak ematen dizkie bere jarraitzaileei.

