Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 102. PASARTEA

Joanen ikuskariak

Joanen ikuskariak

Joan apostolua Patmos uhartean atxilotuta egon zen. Bertan, Jesusek etorkizunari buruzko 16 ikuskari erakutsi zizkion. Hauetan Jainkoaren izena santutua eta Erreinuaren etorrera nola izango diren azaldu zion. Gainera, Jainkoaren nahia zeruan nahiz lurrean nola beteko den ere ikusi zuen.

Ikuskarietako batean, Joanek Jehoba zeruan ikusi zuen aintzaz inguraturiko tronuan eserita. Adin handiko 24 gizon zituen inguruan, jantzi zuriak eta urrezko koroak buruan zituztela. Tronutik trumoiak eta tximistak ateratzen ziren. Adin handiko 24 gizonek Jehoba gurtu zuten bere aurrean ahuspeztuz. Beste ikuskari batean, Jehoba adoratzen zuen nazio, arraza eta hizkuntza guztietako gizatalde handi bat ikusi zuen. Bildotsak, hau da, Jesusek, zaindu eta bizia ematen duten uretara gidatu zituen. Beranduago, beste ikuskari batean, Jesus Erregea agintzen hasten ikusi zuen zeruan adin handiko 24 gizonekin batera. Hurrengo ikuskarian, Joanek herensuge bat ikusi zuen, Satanas. Jesus herensugearen eta bere deabruen aurka borrokan zebilen. Azkenik, Jesusek zerutik lurrera bota zituen denak.

 Gero, Sion mendian zutik zeuden Bildotsaren eta 144.000 aukeratuen ikuskari zoragarria izan zuen. Gainera, aingeru bat ikusi zuen lurraren inguruan hegan. Mezu hau ari zitzaion jendeari zabaltzen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari!».

Hurrengo ikuskarian, Harmagedon gudua ikusi zuen. Honetan Satanasen eskuetan zegoen mundu gaiztoa garaitu zuten Jesus eta bere armadak. Azkeneko ikuskarian, zeru-lurrak bake eta elkartasun zoragarrian ikusi zituen Joanek. Ordurako, Satanas eta bere ondorengotza guztiz suntsituta zeuden. Izaki guztiak, bai zeruan, baita lurrean ere, Jehobaren izena santutu eta bera bakarrik gurtzen ari ziren.

«Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok» (Hasiera 3:15).