11. atalaren sarrera
Atal honetan Itun Berria aztertzen hasiko gara. Jesus herri txiki batean bizi zen familia apal batean jaio zen. Aita arotza zuen eta berarekin egiten zuen lan. Jesus izango zen gizadiaren salbatzailea. Izan ere, Jehobak zeruko Erreinuaren Errege izateko aukeratu zuen. Seme-alabak badituzu, lagundu iezaiezu ikusten nola aukeratu zuen Jehobak familia egokia Jesus giro atseginean hazi zedin. Aztertu nola babestu zuen Jehobak Jesus Herodesek hil nahi izan zuenean. Ikasi ezazue ezerk ezin duela Jehobaren asmoa geldiarazi. Ikusi Jehobak Joan aukeratu zuela Jesusi bidea prestatzeko. Eta azpimarratu nola agertu zuen Jesusek gazte-gaztetatik Jehobaren gida eta aholkuak maite zituela.
ATAL HONETAN
68. PASARTEA
Elisabetek haurtxoa izan zuen
Zergatik esan zitzaion Elisabeten senarrari mutu geldituko zela eta haurra jaio eta gero bakarrik hitz egin ahal izango zuela?
70. PASARTEA
Aingeruek Jesusen jaiotzaren berri eman zuten
Jesusen jaiotzaren berri izan zuten artzainek azkar erantzun zuten.
73. PASARTEA
Joanek bidea prestatu zuen
Joan haztean profeta bihurtzen da. Mesias badatorrela irakasten du. Zer egiten du jendeak mezua entzutean?

