Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 2. PASARTEA

Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen

Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen

Jehobak baratze bat egin zuen Eden izeneko lekuan. Baratzea lore, zuhaitz eta animaliaz beteta zegoen. Ondoren, Jainkoak lehenengo gizona, Adam, lur-hautsez egin zuen eta sudur-zuloetan putz egin zion. Badakizu zer gertatu zen orduan? Gizona bizidun bilakatu zela! Jehobak Adami baratzea zaintzeko eta animaliei izenak jartzeko esan zion.

Gainera, agindu garrantzitsu bat eman zion: «Zuhaitz guztietako fruituak jan ditzakezu, berezia den batekoak izan ezik. Zuhaitz horren fruitua jaten baduzu, hil egingo zara».

Beranduago, Jehobak esan zuen: «Adamentzako laguntzailea egitera noa». Jainkoak Adam sakon-sakon lokartu zuen eta, gero, honen saihets bat erabili zuen emakumea sortzeko. Bere izena Eba zen. Adam eta Eba lehenengo familia izan ziren. Zer sentitu zuen  Adamek bere emaztearengatik? Pozaren pozez esan zuen: «Hara zer egin duen Jehobak nire saihetsetik! Azkenik ni bezalakoa den norbait!».

Jehobak haurrak izateko eta lurra betetzeko esan zien Adam eta Ebari. Elkarlanaz goza zezaten nahi zuen Jehobak lur osoa paradisu zoragarri bihurtzen, Edengo baratzea bezalakoxea. Baina ez zen hori gertatu. Zergatik? Hurrengo kapituluan ikusiko dugu.

«Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zitue[n]» (Mateo 19:4).