Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 70. PASARTEA

Aingeruek Jesusen jaiotzaren berri eman zuten

Aingeruek Jesusen jaiotzaren berri eman zuten

Erromatar Inperioko Augusto enperadoreak judutar guztiek erroldan izena eman behar zutela agindu zuen. Horretarako, herritar bakoitzak bere jaioterrira itzuli behar zuen. Beraz, Jose eta Mariak Belenera bidaiatu zuten, Joseren familiaren jaioterrira. Mariak haurra izateko garaia iristear zen.

Belenera heltzean, gelditzeko topatu zuten leku bakarra ukuilu bat izan zen. Hantxe izan zuen Mariak bere semea, Jesus. Oihaletan bildu eta, goxo-goxo, aska batean etzan zuen.

Belendik gertu, artzain batzuk gauez artaldea zaintzen ari ziren kanpoan. Bat-batean, aingeru bat azaldu zitzaien eta Jehobaren aintzak argiz inguratu zituen. Artzainak ikaraturik zeuden, baina aingeruak esan zien: «Ez ikaratu. Berri pozgarriak ditut. Mesias  jaio da gaur Belenen». Une horretantxe, aingeru pila bat azaldu ziren zeruan esanez: «Aintza Jainkoari zeruan eta bakea lurrean!». Ondoren, aingeruak desagertu egin ziren. Zer egin zuten artzainek orduan?

Artzainek esan zioten elkarri: «Goazen oraintxe Belenera». Lasterka joan ziren eta ukuiluan aurkitu zituzten Jose eta Maria jaioberriarekin.

Aingeruak artzainei esandakoa entzuten zuten guztiak harritu egiten ziren. Mariak asko pentsatu zuen aingeruak esandako hitz haietan eta ez zituen inoiz ere ahaztu. Azkenik, artzainak artaldeak zaintzera itzuli ziren Jehobari eskerrak emanez ikusi eta entzun zutenarengatik.

«Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue, ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz; ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik» (Joan 8:42).