Joel 3:1-21

  • Jehobak nazio guztiak epaituko ditu (1-17)

    • Jehoxafaten bailara (2, 12)

    • Erabakiaren bailara (14)

    • Jehoba gotorlekua Israelentzat (16)

  • Jehobak bere herria bedeinkatzen du (18-21)

3  «Begira! Egun horietan eta garai horretan,Judako eta Jerusalemeko gatibuak bueltan ekartzen ditudanean,  2  nazio guztiak ere elkartueta Jehoxafaten* bailarara jaitsiaraziko ditut. Bertan epaitu egingo ditutnire herriari eta nire herentziari, hau da, Israeli egindakoagatik.Izan ere, nazioen artean sakabanatu zituzten,eta nire lurra beraien artean banatu zuten.  3  Zotz eginez nire herria beraien artean banatu zuten;prostituta baten zerbitzuak ordaintzeko mutiko bat saltzen zuten,eta edateko ardoa ordaintzeko neskatxa bat.  4  Zer duzue nire kontraTiro, Sidon eta Filisteako eremu guztiok? Zerbaitengatik ari al zarete nire aurka mendekua hartzen? Nire aurka mendekua hartzen ari bazarete,azkar-azkar zuen mendekua zeuen gain* erortzea egingo dut.  5  Zeren zuek nire zilarra eta nire urrea hartu dituzue,eta nire altxorrik hoberenak zuen tenpluetan sartu dituzue;  6  eta Judako eta Jerusalemeko biztanleak greziarrei saldu dizkiezue,zuen eremutik urruti bidaltzeko intentzioarekin.  7  Beraz, salduak izan ziren lekutik bueltan ekarriko ditut,eta zuen mendekua zeuen gain* erortzea egingo dut.  8  Zuen seme-alabak Judako biztanleei salduko dizkiet,eta beraiek Xebako biztanleei salduko dizkiete, urrutiko nazio bateko biztanleei,Jehobak berak hala esan duelako.  9  Anuntziatu honakoa nazioen artean: “Prestatu* gerrarako! Deitu gizon boteretsuei! Gerturatu daitezela soldadu guztiak! Jarri daitezela martxan! 10  Bihurtu zeuen goldeak ezpata eta zeuen igitaiak lantza. Esan dezala ahulak: ‘Boteretsua naiz!’. 11  Etorri eta lagundu elkarri, zuek guztiok, inguruko naziook! Bildu zaitezte!”». O, Jehoba, jaitsiarazi zure boteretsuak* toki horretara. 12  «Bildu eta igo daitezela nazioak Jehoxafaten bailarara,bertan eseriko bainaiz inguruko nazio guztiak epaitzeko. 13  Hartu igitaia eta jarri lanean, uzta prest baitago. Jaitsi eta zapaldu, dolarea* beteta baitago. Kupelak gainezka daude, beraien gaiztakeria izugarri handia baita. 14  Erabakiaren bailaran jende asko dago, bertan dagoen jendetza izugarri handia da,zeren Jehobaren eguna laster iritsiko da Erabakiaren bailarara. 15  Eguzkia eta ilargia ilundu egingo dira,eta izarrek beraien distira galduko dute. 16  Sionetik Jehobak lehoi batek bezala orro egingo du,Jerusalemetik bere ahotsa altxatuko du. Eta zerua eta lurra astindu egingo dira;baina Jehoba babeslekua izango da bere herriarentzat,gotorlekua Israelgo herriarentzat. 17  Eta jakin beharko duzue ni Jehoba naizela, zuen Jainkoa, eta Sionen, nire mendi santuan, bizi naizela. Jerusalem toki santu bat izango da,eta atzerritarrak* ez dira inoiz gehiago bertatik pasako. 18  Egun horretan, mendietatik ardo gozoa aterako da gelditu gabe,mendixkek esnea isuriko duteeta Judako erreka guztiak urez beteta joango dira. Jehobaren etxetik ur iturri bat sortuko da,eta Akazien bailara* ureztatuko du. 19  Baina Egipto abandonatutako leku bat izango da,eta Edom abandonatutako basamortu bat,zeren Judako herria biolentziaz tratatu zuteneta bertako lurraldean odol errugabea isuri zuten. 20  Judan, aldiz, beti biziko da norbait,baita Jerusalemen ere, belaunaldiz belaunaldi. 21  Errugabeak izango dira* niretzat, nahiz eta lehen ez nituen errugabe bezala ikusten.Eta Jehoba Sionen biziko da».

Oharra

^ «Jehoba epailea da» esan nahi du.
^ Lit. «buru gainean».
^ Lit. «buru gainean».
^ Lit. «Santifikatu».
^ Edo «gudariak».
^ Mahatsa zapaltzen den tokiari egiten dio erreferentzia.
^ Edo «arrotzak».
^ Edo «uadia». Ikusi Glosarioa, uadi.
^ Lit. «Beraien odola errugabea izango da».