Joel 1:1-20

  • Intsektuen plaga latza (1-14)

  • «Jehobaren eguna gertu dago» (15-20)

    • Profetak Jehobari erregutu (19, 20)

1  Jehobak mezu hau eman zion Joeli*, Petuelen semeari:  2  «Entzun, adindunok!Jarri arreta, lurralde honetan* bizi zareten guztiok! Honelakorik gertatu al da zuen garaianedo zuen arbasoen garaian?  3  Kontatu hau zuen seme-alabei,eta zuen seme-alabek kontatu diezaietela beraien seme-alabei,eta beraien seme-alabek kontatu diezaiotela hurrengo belaunaldiari.  4  Matxinsalto* irensleek utzi dutena, matxinsalto helduek jan dute;eta matxinsalto helduek utzi dutena, matxinsalto gazteek jan dute;eta matxinsalto gazteek utzi dutena, matxinsalto suntsitzaileek jan dute*.  5  Esnatu, mozkorrok, eta egizue negar! Pena sentitu, ardoa edaten duzuenok,zeren ardo gozoa zuen ahotik kendu dizuete.  6  Armada boteretsu eta kontaezin batek nire lurraldea inbaditu du. Bere hortzak lehoiaren hortzak bezalakoak dira, eta bere masailezurra lehoiarena bezalakoa.  7  Nire mahatsondoa suntsitu du, eta nire pikondoari motzondoa* besterik ez dio utzi.Azal guztia kendu die eta alde batera bota ditu,beraien adartxoak ere zuritu ditu.  8  Negar egin birjina* gazteak egiten duen bezala,bai, negar egin bere senargaiarengatik* zakuz jantzita dagoen birjinak bezala.  9  Jehobaren etxera ez dira dagoeneko zereal eskaintza eta eskaintza likido gehiago eramaten.Apaizak, Jehobaren zerbitzariak, doluan daude. 10  Suntsituta daude zelaiak, doluan dago lurra.Hondatu egin dira zerealak, lehortu ardo berria, amaitu olioa. 11  Lur jota daude nekazariak, negar egiten dute mahastizainekgari eta garagarrarengatik;izan ere, zelaiko uzta galdu egin da. 12  Lehortu egin da mahatsondoa,ihartu pikondoa. Granadondoa, palmondoa eta sagarrondoa,bai, zelaiko arbola guztiak ihartu dira.Jendea poztasunetik lotsara pasa da. 13  Jantzi zakuz eta jarri doluan*, apaizok.Egin negar, aldareko zerbitzariok. Zatozte eta pasa gaua zakuz jantzita, nire Jainkoaren zerbitzariok;zeren zeuen Jainkoaren etxera ez dira dagoeneko zereal eskaintza eta eskaintza likido gehiago eramaten. 14  Anuntziatu* baraualdi bat, egin deialdia biltzar berezi baterako. Bildu adindunak eta lurraldean bizi diren guztiakzuen Jainko Jehobaren etxean, eta erregutu Jehobari laguntzeko. 15  Jehobaren eguna gertu dago. Zein beldurgarria izango den egun hori!Ahalguztidunak bidalitako suntsipen bat bezalakoa izango da. 16  Ez al duzue ikusten janaria gure begien aurrean kendu digutela?Ez al dira poztasuna eta lasaitasuna gure Jainkoaren etxetik desagertu? 17  Haziak* lehortu egin dira beraien palen azpian. Biltegiak hutsik daude. Ale biltegiak behera bota dira, aleak lehortu direlako. 18  Animaliek ere negar egiten dute! Behiak noraezean dabiltza ez dutelako larrerik! Eta ardiek zigorra sufritzen dute. 19  Zuri erregutzen dizut, o, Jehoba,zeren suak basamortuko larreak irentsi ditu,eta sugarrek zelaiko arbola guztiak kiskali dituzte. 20  Basapiztiak ere zure bila dabiltza laguntza eske,zeren errekak lehortu egin diraeta suak basamortuko larreak suntsitu ditu».

Oharra

^ «Jehoba Jainkoa da» esan nahi du.
^ Edo «lurrean».
^ Edo «larrapote; oti».
^ Testu originalak bertset honetan 4 termino ezberdin erabiltzen ditu «matxinsalto» hitzarentzat.
^ Edo «ipurdia; enborraren oinarria».
^ Edo «emakume».
^ Edo «senarrarengatik».
^ Edo «bularra kolpatu».
^ Lit. «Santifikatu».
^ Edo agian «Pikupasak».