Joel 2:1-32
2 «Jo ahari adarra Sionen!
Bota gerra garrasi bat nire mendi santuan.
Egin dezatela dardara herrialde honetan* bizi diren guztiek,zeren Jehobaren eguna dator, gertu dago!
2 Egun goibela eta iluna da,hodei beltzez eta iluntasun sakonez betetako eguna,mendien artean zabaltzen den egunsentiko argia bezalakoa.
Herri handi eta boteretsu bat dago,ez da inoiz horrelako herririk egon,eta etorkizuneko belaunaldietan ereez da inoiz horrelako herririk egongo.
3 Beraien aurretik, irensten duen sua doa;eta beraien atzetik, kiskaltzen duten sugarrak doaz.
Beraien aurrean, lurra Edengo lorategia bezalakoa da;baina beraien atzean, basamortu bat da,eta ez du ezerk bizirauten.
4 Zaldi itxura dute,eta gerrako zaldiek bezala egiten dute korrika.
5 Mendi tontor batetik bestera saltoka doaz, eta egiten duten zarata gurdiena bezalakoa da,lastoa erretzen duen su gorri-gorria bezalakoa.
Borrokarako antolatuta dagoen herri boteretsu bat bezalakoak dira.
6 Beraien erruz, herriak larrituta sentituko dira,
aurpegi guztietan beldurra nabarituko da.
7 Gudariek bezala erasotzen dute,soldaduek bezala harresia eskalatzen dute.Bakoitza bere bidetik doa,eta ez da inor bere bidetik aldentzen.
8 Ez dabiltza elkarren artean bultzaka,*bakoitza bere bidetik doa.
Besteen armen* erruz batzuk erortzen badira,gainontzekoek ez dituzte formazio lerroak hausten.
9 Hiria inbaditzen dute, harresi gainetik korrika dabiltza.
Etxeetako hormetatik gora igotzen dira, lapurrak bezala leihoetatik sartuz.
10 Beraien aurrean lurra dardarka dago eta zerua astindu egiten da.
Eguzkia eta ilargia ilundu egiten dira,eta izarrek beraien distira galtzen dute.
11 Jehobak ahotsa altxatuko du bere armadaren aurretik joatean, zeren bere kanpamentua oso handia da.
Bere hitza betetzen duena boteretsua da.Jehobaren eguna handia eta guztiz ikaragarria da.
Nork jasan dezake?».
12 Jehobak dio: «Oraindik ez da berandu, itzuli niregana bihotz osoz,barau eta negar eginez, eta aieneka.
13 Urratu zeuen bihotza, eta ez zeuen arropak bakarrik,eta itzuli zaitezte zuen Jainko Jehobarengana,zeren bera errukitsua eta bihotz onekoa da, pazientziaz* eta maitasun leialez betea,eta berriro pentsatuko du zoritxarra ekarri ala ez*.
14 Batek daki! Agian iritzia aldatzen du eta erabakia berriro pentsatzen du*,eta bedeinkatu egiten zaituzte.Horrela, zereal eskaintza eta eskaintza likidoa eskaini ahal izango diozue zuen Jainko Jehobari.
15 Jo ahari adarra Sionen!
Anuntziatu* baraualdi bat, egin deialdia biltzar berezi baterako.
16 Bildu herria; santifikatu kongregazioa.
Elkartu adineko gizonak*; bildu haurrak eta bularreko umetxoak.
Atera dadila senargaia bere barruko gelatik eta andregaia bere ezkon-gelatik.
17 Egin dezatela negar apaizek —Jehobaren zerbitzariek—atariaren eta aldarearen artean, eta esan dezatela:
“O, Jehoba, erakutsi errukia zure herriari.Ez utzi zure herria* mespretxatua izaten,ez utzi beste nazioek gobernatu dezaten.
Horrela, herriek ez dute esango: ‘Non dago beraien Jainkoa?’”.
18 Orduan, Jehobak gogotsu babestuko du bere lurraeta errukia erakutsiko dio bere herriari.
19 Jehobak erantzungo dio bere herriari:
“Zerealak, ardo berria eta olioa bidaliko dizkizuet,eta zuek guztiz asetuta geratuko zarete.Nazioek ez zaituzte gehiago mespretxatuko, ez baitiet hori egiten utziko.
20 Iparraldetik datozenak zuengandik oso urrun bidaliko ditut.Abandonatutako basamortu lehor batean sakabanatuko ditut,armadaren aurreko aldean* doazenak, ekialdeko itsasorantz* uxatuz,eta armadaren atzeko aldean doazenak, mendebaldeko itsasorantz*.
Beraien usain txarrak gora egingo du,beraien kiratsak gora egiten jarraituko du.Izan ere, Jainkoak gauza handiak egingo ditu”.
21 Ez izan beldur, lurra!
Poztu eta izan zoriontsu, zeren Jehobak gauza handiak egingo ditu.
22 Ez izan beldur, animalia basatiak!Izan ere, basamortuko larreak berde bihurtuko dira,eta arbolek fruitua emango dute;pikondoek eta mahastiek fruitu pila-pila bat eman behar dute.
23 Poztu eta izan zoriontsu, Siongo seme-alabak, zuen Jainko Jehobak egingo duenagatik!Izan ere, udazkenean, euri kantitate egokia emango dizue;eta euri zaparradak bidaliko dizkizue,udazkeneko euriak eta udaberriko euriak, iraganean bezala.
24 Larrainak* zerealez beteta egongo dira,eta dolareek* ardo berriz eta olioz gainezka egingo dute».
25 Jainkoak dio: «Konpentsazio bat emango dizuetzuen aurka bidali nuen armada handiak,hau da, matxinsalto* irensleek, matxinsalto helduek, matxinsalto gazteek eta matxinsalto suntsitzaileek urtetan zehar jandakoagatik.
26 Guztiz asetuta geratu arte jango duzue,eta zuen Jainko Jehobaren izena goretsiko duzue,berak zuen alde gauza harrigarriak egin baititu.Nire herria ez da berriro inoiz lotsagarri geratuko.
27 Eta jakin beharko duzue Israelen erdian nagoelaeta zuen Jainko Jehoba naizela. Ez dago besterik!
Nire herria ez da berriro inoiz lotsagarri geratuko.
28 Gero, nire espiritua isuriko dut pertsona mota guztiengan;zuen seme-alabek profetizatu egingo dute,zuen adineko gizonek ametsak izango dituzteeta zuen mutil gazteek ikuskariak.
29 Egun horietan, nire morroi eta neskameengan erenire espiritua isuriko dut.
30 Gauza harrigarriak egingo ditut zeruan eta lurrean:odola, sua eta ke zutabeak egongo dira.
31 Jehobaren egun handi eta ikaragarria etorri baino lehen,eguzkia ilundu egingo da, eta ilargia odola bezain gorri bihurtuko da.
32 Eta Jehobaren izenari dei egiten* dion edonor salbatua izango da.Jehobak esan bezalaxe, Sion mendian eta Jerusalemen egongo dira ihes egingo dutenak,eta horiek izango dira bizirik aterako direnak, Jehobak deitu dituenak».
Oharra
^ Edo «lurrean».
^ Edo «sakatzen».
^ Edo «jaurtigaien».
^ Edo «ez da azkarregi haserretzen».
^ Edo «eta zoritxarra ekartzeaz damutu egingo da».
^ Edo «damutzen da».
^ Lit. «Santifikatu».
^ Edo «adindunak».
^ Lit. «herentzia».
^ Lit. «aurpegian».
^ Hau da, Itsaso Hila.
^ Hau da, Mediterraneo itsasoa.
^ Zereal burua jotzeko edo astintzeko erabiltzen den tokia. Hor bereizten dira zereal alea eta lastoa.
^ Mahatsa zapaltzen den tokiari egiten dio erreferentzia.
^ Edo «larrapote; oti».
^ Edo «laguntza eskatzen».

