Hebrearrei 2:1-18

  • «Ohikoa dena baino arreta handiagoa jarri» (1-4)

  • Gauza guztiak Jesusen menpe (5-9)

  • Jesus eta bere anaiak (10-18)

    • «Salbamenaren Buruzagi Nagusia» (10)

    • «Apaiz nagusi errukitsua» (17)

2  Horregatik jarri behar dugu ohikoa dena baino arreta handiagoa entzun ditugun gauzetan, noraezean ibili ez gaitezen. 2  Zeren aingeruek emandako hitzak egia izan baziren, eta lege hauste eta desobedientzia guztiek merezitako zigor justua jaso bazuten, 3  nola libratuko gara gu hain salbamen handiari kasurik egiten ez badiogu? Izan ere, salbamen mezu hori lehen aldiz predikatu zuena gure Jauna izan zen, eta entzun ziotenek horixe konfirmatu ziguten. 4  Aldi berean, Jainkoak ere testigantza ematen zuen mirari*, gauza harrigarri eta hainbat ekintza boteretsuren bitartez, baita bere nahiaren arabera espiritu santua banatzearen bidez ere. 5  Zeren Jainkoak ez zuen aipatzen ari garen etorkizuneko lurra* aingeruen autoritatearen menpe jarri. 6  Izan ere, pasarte batean lekuko batek esan zuen: «Zer da gizakia zuk kontuan hartzeko? Edo zer da gizonaren semea zuk zaintzeko? 7  Aingeruena baino pixka bat txikiagoa den posizioa eman zenion; aintzaz eta ohorez koroatu zenuen, eta zure eskuek egindako lan guztien kargu izendatu zenuen. 8  Gauza guztiak menpean jarri zenizkion oinen azpian». Gauza guztiak bere menpean jartzean, Jainkoak ez zuen ezer utzi bere menpean jarri gabe. Hala ere, oraindik ez dugu gauza guztiak bere menpean daudenik ikusten. 9  Baina, hiltzeraino sufritzeagatik, aintzaz eta ohorez koroatuta ikusten dugu dagoeneko Jesus —aingeruena baino pixka bat txikiagoa den posizioa eman zitzaiona—. Horrela, Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasunaren bidez gizaki guztien alde heriotza probatu zuen. 10  Gauza guztiak Jainkoarentzat eta Jainkoaren bitartez existitzen dira. Beraz, egokia izan zen Jainkoak —seme asko aintzara eramatean— beraien salbamenaren Buruzagi Nagusia sufrimenduen bidez perfekzionatzea. 11  Zeren denak, bai santifikatzen duena, bai santifikatuak izaten ari direnak, Aita bakar batengandik datoz. Horregatik, Jesus ez da lotsatzen beraiei «anaiak» deitzeaz 12  honakoa esatean: «Zure izenari buruz hitz egingo diet nire anaiei; kantuz goretsiko zaitut kongregazioaren erdian». 13  Ondorengoa ere dio: «Berarengan jarriko dut nire konfiantza». Baita hurrengoa ere: «Begira! Hona ni eta hona Jehobak* eman zizkidan haurtxoak». 14  Beraz, «haurtxo» horiek hezur* eta haragizkoak direnez, bera ere hezur eta haragizkoa izatera iritsi zen. Horrela, bere heriotzaren bidez, heriotza eragiteko baliabideak dituena, hau da, Deabrua suntsitu ahal izango du. 15  Gainera, heriotzari beldurra izateagatik, beraien bizitza osoan esklabo bezala bizi izan diren guztiak askatuko ditu. 16  Zeren bera, berez, ez da aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen ondorengotzari laguntzera baizik. 17  Ondorioz, zentzu guztietan bere «anaiak» bezalakoa izatera iritsi behar izan zuen, Jainkoaren zerbitzuan apaiz nagusi errukitsu eta leiala bihurtu ahal izateko, eta modu horretara jendearen bekatuen alde errekontziliazio sakrifizio* bat eskaini ahal izateko. 18  Proban jarri zutenean berak ere sufritu zuenez, proban jarriak izaten ari direnei laguntzeko gai da.

Oharra

Lit. «seinale».
Edo «biztanleak dituen lurra».
Lit. «odol».
Edo «propiziazio sakrifizio; espiazio sakrifizio; baretzeko bitartekari». Ikusi Glosarioa, espiazio.