1 Joan 1:1-10
1 Biziaren hitzari buruz idazten dizuegu, hasieratik existitzen zenari buruz, eta entzun, gure begiekin ikusi, begiratu eta gure eskuekin ukitu dugunari buruz.
2 (Bai, betirako bizia ezagutzera eman zitzaigun eta guk ikusi egin genuen eta horren testigantza ematen ari gara, eta zuei kontatzen dizuegu. Betirako bizi hori Aitarengandik dator eta guri eman zitzaigun ezagutzera.)
3 Ikusi eta entzun dugun horri buruz hitz egiten dizuegu, horrela, zuek ere gurekin elkartuta egon* ahal izango zarete, gu Aitarekin eta bere Seme Jesu Kristorekin elkartuta gauden bezala.
4 Gauza hauek idazten ditugu gure poza bete-betea izan dadin.
5 Honakoa da berarengandik entzun genuen mezua eta zuei ezagutzera ematen dizueguna: Jainkoarengan* ez dago inolako iluntasunik eta bera argia da.
6 «Berarekin elkartuta gaude» esaten badugu baina iluntasunean ibiltzen jarraitzen badugu, gezurra esaten ari gara eta ez gara egiaren arabera bizitzen ari.
7 Hala ere, bera argitan dagoen bezala gu ere argitan ibiltzen baldin bagara, gure artean elkarturik gaude, eta bere Seme Jesusen odolak bekatu guztietatik garbitzen gaitu.
8 «Ez dugu bekaturik» esaten badugu, geure burua engainatzen ari gara eta egia ez dago guregan.
9 Horren ordez, geure bekatuak aitortzen baditugu, bera leiala eta justua denez, gure bekatuak barkatu egingo ditu eta injustizia guztitik garbituko gaitu.
10 «Ez dugu bekaturik egin» esaten badugu, bera gezurtia dela esaten ari gara eta bere hitza ez dago guregan.

