Titori 3:1-15

  • Autoritateak errespetatu (1-3)

  • Ekintza onak egiteko prest egon (4-8)

  • Baztertu eztabaida txoroak eta sektak (9-11)

  • Titorentzako instrukzioak eta azken agurrak (12-15)

3  Segi anai-arrebei gogoratzen gobernuak eta autoritateak errespetatzeko* eta beraiei obeditzeko, mota guztietako ekintza onak egiteko prest egoteko, 2  inori buruz gaizki esaka ez ibiltzeko, liskarzaleak ez izateko, baizik eta arrazoitsuak izateko, guztiak goxotasunez* tratatuz. 3  Izan ere, garai batean, gu ere zentzugabeak eta desobedienteak ginen, engainatuta bizi ginen, desio eta plazer ezberdinen esklabo ginen, gaiztakeriaz eta inbidiaz betetako bizitza genuen, gorrotagarriak ginen eta elkar gorrotatzen genuen. 4  Hala ere, gure Salbatzailearen, Jainkoaren, bihotz ona eta gizakiei dien maitasuna agerian geratu zirenean, 5  berak salbatu gintuen, ez ekintza justuak egin genituelako, baizik eta bere errukiarengatik. Bizira ekarri gintuen garbikuntzari* esker salbatu gintuen, baita espiritu santuaren bitartez gu pertsona berriak egiteari esker ere. 6  Berak, Jesu Kristo gure Salbatzailearen bitartez, espiritu hori eskuzabaltasunez* isuri zuen gure gainean. 7  Horrela, bere merezigabeko eskuzabaltasunaren bidez justu deklaratuak izan ondoren, gure esperantzaren arabera betirako biziaren herederoak izan gaitezke. 8  Hitz horiek fidagarriak dira, eta zuk gai horiek azpimarratzen jarraitzea nahi dut, Jainkoarengan sinetsi dutenak ekintza onak egiten zentratuta mantendu daitezen. Gauza horiek oso onak eta guztientzat lagungarriak dira. 9  Baina ez sartu eztabaida txoroetan, ez genealogia kontuetan, ez debateetan, ezta Legeari buruzko borroketan ere, zeren alferrikakoak dira eta ez dute inora eramaten. 10  Gizon batek sektaren bat bultzatzen badu, behin eta bitan seriotasunez aholku* eman ondoren, baztertu ezazu, 11  zeren badakizu gizon hori bidetik desbideratu dela, bekatu egiten ari dela eta bere burua kondenatzen duela. 12  Artemas edo Tikiko zuregana bidaliko ditudanean, egin ahal duzun guztia Nikopolisera ni ikustera joateko, negua han pasatzea erabaki baitut. 13  Eman Zenasi —Legean aditua denari— eta Apolosi behar duten guztia, bidaian ezer faltan bota ez dezaten. 14  Baina gure anai-arrebek ere ikasi dezatela ekintza onak etengabe egiten, horrela, premiazko beharra egotean lagundu ahalko dute eta beti emango dute fruitua*. 15  Nirekin dauden guztiek goraintziak bidaltzen dizkizute. Eman nire goraintziak fedean maitatzen gaituztenei. Egon dadila merezigabeko eskuzabaltasuna zuekin guztiokin.

Oharra

Edo «gobernuen eta autoritateen menpeko izateko».
Edo «lasaitasunez; baretasunez». Ikusi Glosarioa, lasaitasun.
Lit. «bainuari».
Edo «ugaritasunez».
Edo «abisu».
Lit. «ez dira agorrak izango».