Titori 2:1-15
2 Zuk, ordea, segi irakaskuntza osasuntsuarekin* bat datorrenari buruz hitz egiten.
2 Adineko gizonak izan daitezela ohituretan neurritsuak, serioak, zentzudunak, eta fedean, maitasunean eta iraupenean osasuntsuak.
3 Era berean, adineko emakumeak portatu daitezela Jainkoari errespetua erakutsiz, ez daitezela kalumniatzaileak izan, ezta ardo askoren esklaboak ere, eta izan daitezela ona denaren irakasleak.
4 Horrela, emakume gazteei aholku eman* ahal izango diete beraien senarrak eta seme-alabak maitatu ditzaten,
5 eta zentzudunak, garbiak*, etxean langileak* eta onak izan daitezen, eta beraien senarren autoritatea errespetatu dezaten*. Modu horretan, ez da Jainkoaren hitzari buruz gaizki hitz egingo.
6 Era berean, segi gizon gazteak aholkatzen zentzudunak izan daitezen,
7 zu zeu bizitzako arlo guztietan ekintza onen eredu bat zarela erakutsiz. Irakatsi garbia dena* seriotasun osoz
8 eta kritikatu ezin daitekeen hizkera osasuntsua* erabiliz. Horrela, aurkariak lotsatuta geratuko dira, ezingo dutelako gure kontra ezer negatiborik esan.
9 Esklaboek errespetatu dezatela gauza guztietan beraien jabeen autoritatea*, saiatu daitezela beraiek pozten, ez dezatela gaizki erantzun,
10 ezta beraien jabeei lapurtu ere, baizik eta erakutsi dezatela beraien konfiantza osoa merezi dutela. Horrela, gure Salbatzailearen, Jainkoaren, irakaspenak zentzu guztietan zein ederrak diren erakutsiko dute.
11 Zeren, mota guztietako pertsonei salbamena ekarriz, Jainkoaren merezigabeko eskuzabaltasuna argi geratu da.
12 Merezigabeko eskuzabaltasun horrek Jainkoarekiko errespetu falta baztertzen irakasten digu, baita mundu honen desioak baztertzen ere. Gainera, sistema* honetan zentzu onez, justiziaz eta Jainkoari debozioa izanez bizitzen irakasten digu,
13 esperantza zoriontsua eta Jainko handiaren eta gure Salbatzailearen, Jesu Kristoren, aintzaz beteriko agerpena itxaroten dugun bitartean.
14 Jesu Kristok gure alde bere burua eskaini zuen mota guztietako gaiztakeriatik* gu askatzeko* eta berarentzako herri bat garbitzeko. Herri hori bere jabego berezia da eta ekintza onak egiteko gogotsu dago.
15 Segi gauza horiei buruz hitz egiten, aholku ematen* eta zentsuratzen, gauza horiek egiteko autoritate osoa baituzu. Ez zaitzala inork mespretxatu.
Oharra
^ Edo «onuragarriarekin, sanoarekin».
^ Edo «zentzu ona berreskuratzen lagundu; irakatsi».
^ Edo «kastoak».
^ Edo «etxea ondo zaintzen dutenak».
^ Edo «eta beraien senarren menpeko izan daitezen».
^ Edo agian «Irakatsi purutasunez».
^ Edo «onuragarria, sanoa».
^ Edo «Esklaboak izan daitezela gauza guztietan beraien jabeen menpeko».
^ Edo «legearen aurkako gauzetatik».
^ Lit. «erreskatatzeko».
^ Edo «animatzen».

