2 Timoteori 4:1-22
4 Jainkoaren eta Kristo Jesusen —biziak eta hildakoak epaituko dituenaren— aurrean, eta bere agerpenarengatik eta bere Erreinuarengatik, honakoa agintzen dizut seriotasun osoz:
2 predikatu hitza, egin ezazu premia handiz garai onetan eta garai zailetan, zentsuratu, zuzendu eta seriotasunez aholkatu, pazientzia handia eta irakasteko abilezia erabiliz.
3 Zeren etorriko den garai batean, beraiek ez dute irakaskuntza osasuntsua* jasango, baizik eta, euren desioei jarraituz, beraiek entzun nahi dutena bakarrik esango dieten irakasleez inguratuko dira.
4 Egia entzuteari utziko diote eta istorio faltsuei kasu egingo diete.
5 Zuk, aldiz, mantendu zentzu ona gauza guztietan, iraun zailtasunen aurrean, egin ebanjelizatzaile lana* eta guztiz bete zure zerbitzua*.
6 Zeren dagoeneko eskaintza likido bezala isuria izaten ari naiz, eta nire askapenerako garaia iristear dago.
7 Borroka bikaina borrokatu dut, lasterketa amaitu dut, fedean mantendu naiz.
8 Hemendik aurrera gordeta dago niretzat justiziaren koroa, Jaunak —epaile justuak— egun horretan sari bezala emango didan koroa; baina ez dit niri bakarrik emango, baizik eta bere agerpena irrika handiz itxaron* duten guztiei ere emango die.
9 Egin ahal duzun guztia ni bisitatzera lehenbailehen etortzeko.
10 Izan ere, Demasek, sistema* hau maite zuenez, abandonatu egin ninduen eta Tesalonikara joan zen. Gainera, Kreszente Galaziara joan zen, eta Tito Dalmaziara.
11 Lukas bakarrik dago nirekin. Ekarri Markos zurekin, zerbitzuan* lagungarria baitzait.
12 Tikiko Efesora bidali nuen.
13 Etortzen zarenean, ekarri Karporen etxean, Troasen, utzi nuen kapa, baita erroiluak ere, bereziki pergaminoak*.
14 Alexandrok, kobre artisauak, kalte handia egin zidan. Jehobak merezi duena emango dio bere ekintzen arabera.
15 Kontu handiz ibili zu ere berarekin, zeren gure mezuaren aurka egin zuen bere indar guztiekin.
16 Autoritateen aurrean egin nuen nire lehenengo defentsan, ez zen inor nire ondoan egon, baizik eta denek abandonatu ninduten. Ez dut beraien ekintzengatik kontuak eskatzerik nahi.
17 Baina Jauna nire ondoan egon zen eta sendotu egin ninduen, nire bidez mezua guztiz predikatua izan zedin eta nazio guztiek entzun zezaten; eta lehoiaren ahotik salbatua izan nintzen.
18 Jaunak ekintza gaizto guztietatik erreskatatuko nau eta bere zeruko Erreinurako salbatuko nau. Jaso dezala berak aintza beti-betirako. Amen.
19 Eman nire goraintziak Priska eta Akilari, eta Onesifororen etxekoei.
20 Erasto Korinton gelditu zen, eta Trofimo Mileton utzi nuen gaixorik.
21 Egin ahal duzun guztia negua baino lehen iristeko.
Eubulok goraintziak bidaltzen dizkizu, baita Pudentek, Linok, Klaudiak eta beste anai-arreba guztiek ere.
22 Egon dadila Jauna erakusten duzun espirituarekin. Egon dadila zuekin bere merezigabeko eskuzabaltasuna.

