Abdias 1:1-21

  • Edom harroa umiliatua izango da (1-9)

  • Edomek Jakob modu biolentoan tratatu zuen (10-14)

  • Jehobaren eguna nazio guztien aurka (15, 16)

  • Jakoben ondorengoak berrezarriak izango dira (17-21)

    • Jakobek Edom suntsituko du (18)

    • «Erregetza Jehobarena izango da!» (21)

1  Hau da Abdiasek* izan zuen ikuskaria. Hauxe da Jehoba Jaun Subiranoak Edomi buruz esan duena: «Jehobaren partetik datorren mezu bat entzun dugu,mezulari bat bidali da nazioei honakoa esatera: “Goazen! Prestatu gaitezen Edomen aurka borroka egiteko”».  2  Jainkoak dio: «Begira! Nazioen artean zenuen inportantzia guztia kenduko dizut,guztiz mespretxatuko zaituzte.  3  Zure bihotzeko harrokeriak engainatu zaitu.Zuk, harkaitzetako babeslekuetan bizi zarenak,toki altuetan bizilekua duzunak, zuk pentsatzen duzu:“Nork jaitsiko nau behera, lurrera?”».  4  Jehobak honakoa ere esaten du: «Zure bizilekua arranoarena bezain altu izango* bazenu ere,edo zure kabia izarren artean jarriko bazenu ere,nik handik behera jaitsiko zintuzket.  5  Lapurrak gauez zuri lapurtzera etorriko balira,nahi dutena bakarrik lapurtuko lukete, ezta? Edo mahatsa biltzen dutenak zuregana etorriko balira, mahats-mordo baten bat atzean utziko lukete, ezta?Zu, ordea, erabat suntsitua izango zara!*  6  O, Esau, nola pertsegitu zaituzten! Ezkutuan zenituen altxorrak lapurtu dituzte!  7  Mugaraino bultzatu zaituzte. Zure aliatu* guztiek engainatu egin zaituzte, eta zurekin bakean zeudenek garaitu. Zurekin ogia jaten zutenek tranpa bat jarriko dizute azpian,baina zu ez zara konturatuko.  8  Egun horretan —dio Jehobak—,ez al ditut Edomgo jakintsuak suntsituko?Eta ez al dut Esauren mendialdeko zentzudunekin amaituko?  9  O, Teman, zure gudariak ikaratu egingo dira,zeren Esauren mendialdeko guztiak suntsituak izango dira. 10  Zure anaia Jakob biolentziaz tratatu duzunez,guztiz lotsatuta geratuko zaraeta betirako desagertuko zara. 11  Ezer egin gabe geratu zinen egunean,atzerritarrek zure anaiaren armada gatibu eraman zuten egunean,kanpotarrak zure anaiaren hirian* sartu zirenean eta Jerusalem banatzeko zotz egin zutenean,zuk beraiek bezalaxe jokatu zenuen. 12  Zure anaiaren ezbehar egunean, ez zenuen bere kontura barre egin behar!Judako biztanleak suntsituak izan ziren egunean, ez zenuen poztu behar!Beraien larrialdi egunean, ez zenuen horrelako harrokeriaz hitz egin behar! 13  Nire herriaren zoritxar egunean, ez zenuen hirian* sartu behar!Bere zoritxar egunean, ez zenuen bere ezbeharraz barre egin behar!Bere zoritxar egunean, ez zenituen bere aberastasunak lapurtu behar! 14  Ez zenuen bidegurutzeetan itxaron behar ihes egiten zutenak hiltzeko asmoarekin!Eta larrialdi egunean, ez zenizkien bizirik atera zirenak zure etsaiei eman behar! 15  Jehobaren eguna gertu dago, nazio guztien aurka etorriko da. Zuk besteei egin diezuna egingo zaizu zuri. Besteak tratatu dituzun modu berean tratatuko zaituzte. 16  Zuek nire mendi santuan edan zenuten bezala,nazio guztiek ere etengabe edango dute. Edateagatik bete-bete eginda geratuko dira,eta desagertu egingo dira, inoiz existitu ez balira bezala. 17  Baina ihes egiten dutenak Sion mendian egongo dira,eta toki hori santua izango da;Jakoben ondorengoek beraiena zena berreskuratuko dute. 18  Jakoben ondorengoak su bihurtuko dira,Joseren ondorengoak sugar,eta Esauren ondorengoak, aldiz, lasto.Beraiek su emango diete eta suntsitu egingo dituzte,eta ez da Esauren ondorengorik bizirik aterako,Jehobak berak esan baitu. 19  Esauren mendialdea eta Negeb konkistatuko dituzte,baita filistearren lurraldea eta Xefela ere. Efraimeko eta Samariako eremuak konkistatuko dituzte,eta Benjaminek Galaad konkistatuko du. 20  Gotorleku honetako desterratuena —Israelgo herriarena—izango da Kanaandarren lurraldea Sareptaraino. Eta Jerusalemeko desterratuek —Sefaraden zeudenek— Negebeko hiriak konkistatuko dituzte. 21  Salbatzaileak Sion mendira igoko diraEsauren mendialdea epaitzera;eta erregetza Jehobarena izango da!».

Oharra

^ «Jehobaren zerbitzaria» esan nahi du.
^ Edo agian «Arranoak bezain altu hegan egingo».
^ Edo agian «Zenbatekoa izango da zure suntsipena?».
^ Edo «Zurekin itun bat duten».
^ Lit. «atetik».
^ Lit. «atetik».