2 Joan 1:1-13
1 Nik, adineko gizonak*, aukeratutako andereari eta bere seme-alabei, bihotzez maite ditudanei —baina ez nik bakarrik, baita egia ezagutu duten guztiek ere—,
2 guregan dagoen eta beti gurekin egongo den egiarengatik.
3 Jainko Aitaren eta bere Seme Jesu Kristoren partetik merezigabeko eskuzabaltasuna, errukia eta bakea izango ditugu, egia eta maitasunarekin batera.
4 Oso pozik nago zure seme-alaba batzuk, Jainkoak agindu zigun bezalaxe, egiaren bidean dabiltzala jakin dudalako.
5 Beraz orain, andere, hauxe eskatzen dizut: elkar maitatu dezagula. (Ez dizut agindu berri bat idazten, hasieratik izan dugun bat baizik.)
6 Eta hau da maitasunak esan nahi duena: Jainkoaren aginduen arabera bizitzen jarraitzea. Hasieratik entzun zenuten bezala, agindua honakoa da: elkarri maitasuna erakusten jarraitzea.
7 Zeren engainatzaile asko agertu dira munduan. Horiek ez dute onartzen Jesu Kristo gizaki bezala* etorri zenik. Hori egiten dutenak dira engainatzailea eta antikristoa.
8 Kontuz ibili esfortzu handiz lortu ditugun gauzak ez galtzeko, eta horrela sari osoa jasoko duzue.
9 Kristoren irakaspenak jarraitzen ez dituenak eta beste zerbait irakasten duenak, ez du Jainkoaren aprobaziorik. Baina Kristoren irakaspenak jarraitzen dituenak, bai Aitaren, bai Semearen aprobazioa du.
10 Norbait zuengana etorri eta irakaspen hauek ekartzen ez baditu, ez onartu etxean, ezta agurtu ere.
11 Izan ere, agurtzen duenak bere ekintza txarretan parte hartzen du.
12 Askoz gehiago idatziko nizueke, baina ez dut paper eta tintaz egin nahi; bisitan joatea eta zuekin aurrez aurre hitz egitea espero dut, zuek pozez beterik egon zaitezten.
13 Zure ahizparen, aukeratuaren, seme-alabek goraintziak bidaltzen dizkizute.

