TALAIA (IKASKETARAKO EDIZIOA)

Esanguraz beteriko hitz bat!

Euskara
Esanguraz beteriko hitz bat!
https://cms-imgp.jw-cdn.org/img/p/2016841/univ/art/2016841_univ_sqr_xl.jpg
w16 Azaroa

Esanguraz beteriko hitz bat!

Esanguraz beteriko hitz bat!

«EMAKUME». Horixe bera da Jesusek emakumeekin hitz egitean batzuetan erabili izan zuen hitza. Esaterako, 18 urtez makur-makur zegoen emakume bat sendatu zuenean, esan zion: «Emakume, zure gaixotasunetik libre zaude» (Luk. 13:10-13). Bere amarekin ere hitz hori erabili zuen. Biblia garaian, hitz hori ohikoa eta edukazio onekoa zen (Joan 19:26; 20:13). Baina bazegoen errespetua baino gehiago erakusten zuen beste hitz bat: alaba.

Emakume batzuk aipatzean, Bibliak hitz berezi eta goxo hori erabiltzen du. Jesusek 12 urtez odoljarioaz sufritzen ari zen emakume batekin erabili zuen. Berarengana gerturatzean, emakumeak ez zuen Jainkoaren Legea zorrozki obeditu. Legearen arabera, bere egoeran izandako norbait kutsatuta zegoen. Horregatik, beharbada, batzuek emakume horrek bere gaixotasunarengatik besteengandik urrun mantendu beharko zuela pentsatuko zuten (Leb. 15:19-27). Baina emakume hura etsita zegoen. Izan ere, Bibliak hurrengoa azaltzen du: «Hamaika sendagileren eskutan jasatekoak jasana zen, eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan» (Mar. 5:25, 26).

Emakumea, isilean, jendetzaren erditik pasa, Jesusengana atzetik gerturatu eta bere mantuaren ertza ukitu zion. Une hartan bertan, odoljarioa gelditu egin zitzaion. Berak inor ez konturatzea espero zuen, baina Jesusek galdetu zuen: «Nork ukitu nau?» (Luk. 8:45-47). Orduan, izuturik eta dardarka, emakumeak Jesusen aurrean makurtu eta «egia osoa aitortu zion» (Mar. 5:33).

Emakumea lasaitu nahian, Jesusek honako hitz goxoak esan zizkion: «Ez izan beldur, ene alaba» (Mat. 9:22). Biblia aditu batzuen arabera, «alaba» bezala itzulitako hitz hebrear eta grekoak metaforikoki «ontasuna eta samurtasuna» adierazteko erabili daitezke. Jarraian, Jesusek emakumea oraindik gehiago kontsolatu zuen, hurrengoa esan zionean: «Zure fedeak sendatu zaitu. Zoaz bakean, hainbeste sufriarazten zintuen gaixotasunetik sendatuta» (Mar. 5:34).

Booz izeneko israeldar aberats batek ere Rutekin —Moabeko emakume batekin— hitz egitean, termino hori erabili zuen. Rutek ere zalantzati sentitzeko arrazoiak zituen, garagarburuen soberakinak ezezagun baten soroan biltzen ari baitzen. «Ene alaba» deitu ondoren, Boozek bere soroetan galburuak biltzen jarraitzera animatu zuen. Orduan, Rut Boozen aurrean belaunikatuz, atzerritar bat hain ondo zergatik tratatu zuen galdetu zion. Boozek, Rut lasaituz, esan zion: «Xehetasunez kontatu didate zure senarra hil zenetik zure amaginarrebaren alde egin duzun guztia». Eta beste hau ere esan zion: «Jehobak egin duzunagatik saritu zaitzala» (Rut 2:8-12NWT).

Zein eredu ona diren Jesus eta Booz kongregazioko adindunentzat! Batzuetan, bi adindun animoa eta Biblia aholkuak behar dituen arreba batekin biltzen dira. Jehobari gida eskatu eta arrebak dioena arretaz entzun ondoren, adindunak Biblia erabiliz arreba animatzeko eta kontsolatzeko gai izango dira (Erm. 15:4).