Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

40 IKASGAIA

Zer egin dezakegu Jainkoaren ikuspuntutik garbi egoteko?

Zer egin dezakegu Jainkoaren ikuspuntutik garbi egoteko?

Imajinatu ama maitekor batek bere haurra eskolara joateko prestatzen duela. Haurra eta bere arropak txukun eta garbi daudela ziurtatzen da. Honela, haurra osasuntsu mantentzen da eta bere gurasoek ondo zaintzen dutela ikusten dute besteek. Honen antzera, gure Aita maitekorrak, Jehobak, gu garbi egotea nahi du, bai fisikoki, baita moralki ere. Ondorioz, garbi egotea lagungarria da guretzat eta aldi berean, Jehoba ohoratzen dugu.

1. Nola egon gaitezke fisikoki garbi?

Jehobak ondorengoa esaten digu: «Izan santu» (1 Pedro 1:16). Santu izateko, moralki eta fisikoki garbi egon behar dugu. Fisikoki garbi egon gaitezke gure burua, arropak, etxea eta ibilgailua txukun eta garbi mantenduz. Gure bilera-aretoaren garbiketan ere lagundu dezakegu. Fisikoki garbi mantentzean, Jehobari ohorea ematen diogu (2 Korintoarrei 6:3, 4).

2. Garbi egoteko, zer ohitura baztertu behar ditugu?

Bibliak «gorputzeko eta espirituko zikin guztietatik» garbi egotera bultzatzen gaitu (2 Korintoarrei 7:1). Ondorioz, gure gorputza eta pentsamenduak kaltetu ditzakeen edozer gauza baztertu beharko genuke. Gure pentsamenduek ere Jehoba poztu behar dute. Beraz, egokiak ez diren pentsamenduak baztertzeko ahal dugun guztia egin behar dugu (Jeremias 17:10). Gainera, hitz egiteko modu garbi eta egokia erabiltzen dugu (Irakurri Kolosarrei 3:8).

Zer gehiago egin behar dugu fisikoki eta moralki garbi egoteko? Substantzia batzuek gure gorputza kutsatu dezakete. Horregatik tabakoa erretzea, drogak hartzea eta sendagaiak modu desegokian erabiltzea saihesten dugu. Ondorioz, osasuntsuago gaude eta biziaren opariarengatik errespetua erakusten dugu. Gainera, moralki garbi mantentzen gara ohitura zikinen aurka borrokatzen garenean. Hauen artean, masturbazioa eta pornografia ikustea daude (119. Salmoa 37; Efesoarrei 5:5). Ohitura hauek gainditzea zaila izan daiteke, baina Jehobak hau egiten lagundu ahal digu (Irakurri Isaias 41:13).

SAKONDUZ

Ikasi nola ohoratu dezakezun Jehoba fisikoki garbi zaudenean eta ikusi nola gainditu ditzakezun ohitura zikinak.

3. Garbitasun fisikoak Jehoba ohoratzen du

Jehobak garbitasunari buruz duen ikuspuntua zein den jakin dezakegu antzinako Israeli emandako aginduak aztertuz. Irakurri Irteera 19:10 eta 30:17-19 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erakusten dute bertset hauek Jehobak garbitasun fisikoari buruz duen ikuspuntua?

  • Zer egin dezakezu fisikoki garbi mantentzeko?

Fisikoki garbi egoteko, denbora eta ahaleginak beharrezkoak dira. Berdin dio non bizi garen edo zein egoera ekonomikoa dugun. Garbi egotea lortu dezakegu. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin.

  • Gure gauzak txukun eta garbi mantentzen ditugunean, zergatik ematen diogu ohorea predikatze-lanari?

4. Gainditu guztiz ohitura txarrak

Jehobaren laguntzarekin ohitura txarrak gainditu ditzakezu

Erretzen baduzu edota drogak hartzen badituzu, badakizu zein zaila den ohitura bat guztiz gainditzea. Zerk lagundu ahal dizu? Ohiturak zugan duen eragina aztertzeak. Irakurri Mateo 22:37-39 eta aztertu elkarrekin zer eragin duen tabakoa erretzeak edo drogak hartzeak ondorengoetan:

  • Jehobarekin dugun adiskidetasunean

  • Familian eta ingurukoengan

Ohitura txarrak guztiz gainditzeko neurriak hartu. a Ikusi BIDEOA.

Irakurri 2 Korintoarrei 4:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Ohitura txar bat guztiz gainditzeko, nola lagundu ahal digute erregularki otoitz egiteak, Biblia aztertzeak eta bileretara joateak?

5. Pentsamendu eta ohitura zikinen aurka borrokatu

Irakurri Kolosarrei 3:5 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola dakigu pornografia, sexting-a eta masturbazioa Jehobarentzat ohitura zikinak direla?

  • Jehobak gu moralki garbi egotea nahi du. Zure ustez, arrazoizkoa al da? Zergatik?

Aztertu nola borrokatu dezakezun pentsamentu zikinen aurka. Ikusi BIDEOA.

Jesusek adibide bat erabili zuen hurrengoa azaltzeko: Moralki garbi mantentzeko, beharrezkoa den edozer gauza egiteko prest egon behar garela. Irakurri Mateo 5:29, 30 eta aztertu elkarrekin:

  • Honekin Jesusek ez zuen esan nahi geure buruari fisikoki kalte egin behar diogunik. Horren ordez, neurriak hartu behar ditugula esan nahi izan zuen. Zer neurri argi eta zehatzak hartu ditzakegu pentsamendu zikinak baztertzeko? b

Pentsamendu zikinen aurka borrokatzen ari bazara, Jehobarentzat zure ahaleginak baliotsuak dira. Irakurri 103. Salmoa 13, 14 eta aztertu elkarrekin:

  • Ohitura zikin baten aurka borrokatzen ari bazara, nola animatzen zaitu aipu honek borrokarekin jarraitzera?

Berriro erortzen bazara, ez amore eman!

Agian pentsatu dezakezu: «Berriro huts egin dut, beraz, ez naiz gehiago saiatuko». Baina pentsatu ondorengoan: Korrikalari bat estropezu egin eta erortzen bada ere, horrek ez du esan nahi lasterketa galdu duenik, ezta lasterketa berriz hasi behar duenik ere. Era berean, berriz erortzeak ez du esan nahi ohitura txarren aurkako borroka galdu duzunik. Izan ere, ongi sentitu zaitezke aurrera emandako pausoengatik. Berriz erortzea ohitura txarrak gainditzeko prozesuaren parte da. Beraz, ez amore eman! Jehobaren laguntzarekin ohitura txarrak gainditu ditzakezu.

ZER DIO JENDEAK? «Ohitura txarren menpe nago, ezin dut aldatu».

  • Jehobaren laguntzarekin ohitura txar bat gainditu dezakeela erakusteko, zer aipu erabiliko zenuke?

LABURPENA

Gure gorputza, pentsamenduak eta jokabidea garbi mantenduz Jehoba pozten dugu.

Berrikuspena

  • Zergatik da hain garrantzitsua garbi egotea?

  • Nola egon gaitezke fisikoki garbi?

  • Nola mantendu ditzakegu gure pentsamenduak eta jokabidea garbi?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Zure egoera mugatua izan arren, zer gauza erraz egin ditzakezu fisikoki garbi mantentzeko?

Osasuna eta higienea: Eskuak garbitzea (3:01)

Ikusi erretzeari uzteko eman ditzakezun urrats praktiko batzuk.

«Nola utzi erretzeari?» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2010 maiatza)

Ikusi nola gainditu zuen gizon batek pornografia ikusteko zuen adikzioa.

«Gainditu baino lehen askotan erori nintzen» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2016 4. zb.)

a Ikasgai honetako «Gehiago ikasteko» ataleko «Nola utzi erretzeari» artikuluan, ohitura txarrak guztiz gainditzeko neurri praktikoak aurkitu ditzakezu.

b Masturbazioaren ohitura guztiz gainditzen laguntzeko, ikusi «Nola gainditu dezaket masturbazioaren ohitura?» (Lo que los jóvenes preguntan. Respuestas prácticas edo Les jeunes s’interrogent. Réponses pratiques, 1. liburukia, 35. kapitulua).